BEÑAT ELZO MENDI LASTERKETA BERTAN BEHERA

Bigarrenez geratuko da bertan behera Beñat Elzo mendi lasterketa. Hala iragarri zuen antolakuntzak bart komunikabideoi bidalitako prentsa-oharrean. Nahiz eta Covid-19aren inguruko neurri murritzaile gehienak bertan behera geratu, “hilabeteetako ziurgabetasunak” antolakuntza lasterketa bertan behera uztera behartu dute.

Lasterketako antolakuntzak bidali duen prentsa-oharrak dioena honako hau da: “ziurgabetasun handikoak izan dira azken hilabeteak eta nahiz eta esperantzaz azken unerarte itxaron, berme eta denbora nahikorik gabe geratu garenez, Beñat Elzo Mendi Lasterketako antolakuntza taldeak, azaroaren 1an ospatu ohi dugun lasterketa berriz ere bertan behera uztea erabaki dugu”.

HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

BIDASOA ATLETIKO BETERANOEK HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE EUSKADIKO TXAPELKETAN

Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan

Euskadiko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika