Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
12 Abe, 2021
28-27ko markagailuarekin amaitu zen Bidasoak eta Benidormek elkarren kontra izan zuten norgehiagoka
Bidasoak Benidormera bidaiatu behar izan zuen asteburu honetan, Sacyr Asobal Ligako hamabostgarren jardunaldia jokatzeko bertako taldearen aurka. Norgehiagoka oso parekatua izan zen, eta bi taldeak hartu eta emanean ibili ziren neurketa guztian zehar. Berdinketan amaitzeko puntuan egon baziren ere, azkenik Benidormek 28-27ko markagailua erdietsi zuen.
Abantailarekin hasi zuten partidua Bidasoakoak, laugarren minuturako sartu zituzten hiru golei esker. Aurkariak irundarrek emandako kolpe honi erantzun eta aurretik jarri ziren segidan, 13. minutuan 8-6ko markagailua lortuz. Hala ere, sei minutu beranduago, Bidasoa berriz ere bi goleko errentarekin jarri zen aurretik, 8-10ekoarekin. Lehenengo zatia bukatu zenean berriz, Benidormek aurretik jartzea lortu zuen hiru goleko aldearekin.
Bigarren zatian Bidasoa indarrez atera zen kantxara, eta lehenengo bost minutuetan markagailua bereganatu zuen beste behin (16-17, 35. minutuan). Hortik aurrera ordea, Benidorm izan zen nagusitu zena eta lau goleko hutsunea irekitzea lortu zuen. Azkeneko hamar minutuetan abantaila mantendu bazuten ere, irundarrak beraien adorea erakutsiz, markagailura hurbildu ziren gol bakar bateko aldearekin gelditu arte. Berdinketan sinetsi zuten ere, baina ez zuten lortu azken gola sarera sartzea, eta beraz, Benidormek garaipena lortu zuen 28-27koarekin.
Partidua amaituta, Jacobo Cuetarak onartu zuen moduan, “bagenekien zaila izango zela, forma onean dagoen talde baten aurka zelako eta gu azkeneko hiru asteetan entrenatu gabe ginelako. Azken tartean altxatzea lortu dugu, gazteekin jokatzen. Amaierara arte lehian egon gara eta pena bat izan da puntua ez lortzea, baina horrelakoa da Asobal Liga eta orain hurrengo partiduan pentsatu beharra daukagu”.
(Argazkia: Edwin Van't Hek)
Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...
Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...