BERAKO MENDI MARATOI ERDIA IGANDEAN OSPATUKO DA

Manttale Mendi Taldeak antolatuta, aurten lasterketaren XVIII. edizioa ospatuko dute


Igandean, apirilaren 14ean ospatuko da Berako Mendi Maratoi Erdia. Goizeko 9:30etan izanen da hitzordua Toki Ona kiroldegi aitzineran, eta leku horretan bertan bukatuko da lasterkariek 21 kilometro laster egin ondotik, 2.714ko desnibelarekin. XVIII. edizioa da aurtengoa, eta Manttale mendi lasterketa taldea da lasterketaren antolatzailea. Beran sona handia duen taldea, maratoi erdi honetaz gain mendi eguna, gau krosa, edota Alkaiaga trail antolatzen dituena urtean zehar. Taldekide ugari kirolariak dira eta antolaturiko gauzetan parte hartzen dute. Badira hala ere bertze lanak egiten dituztenak, horiek ere beharrezkoak baitira. Logistika kontu guztiak lotzea, ekimenen zabalpena egitea… ez da lan erreza. Horietan aritzen da adibidez Txomin Irazoki beratarra, eta duela egun batzuk berarekin solasean aritu zen Ekhiñe Zapiain lankidea, bere ibilbideaz, eta noski, igandean ospatuko den mendi maratoi erdiaz. 


HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

BIDASOA ATLETIKO BETERANOEK HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE EUSKADIKO TXAPELKETAN

Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan

Euskadiko...

HONDARRIBIAKO 10K HERRI LASTERKETA IGANDE HONETAN OSPATUKO DA

Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek

Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika