Bidasoa Irunen ortzirale honetan (martxoaren 29an) jasoko du etxean Anaitasuna, euskal derbia jokatzeko
Bidasoa Irun etxera bueltatuko da asteburu...
18 Ots, 2018 ademar, bidasoa, eskubaloia
ADEMAR: Cupara (Biosca); Juanín García (7), Costoya (7), Carou Juanjo Fernández (2), Vieyra (6), Mario López (2); Rodrigo Pérez (1), David Fernández Piñeiro (1), Simonet (1), Pesic (3), Jaime Fernández (1), Gonzalo Pérez (2).
BIDASOA: Luán (Ledo) (Zubiría); Vázquez, Renaud (2), Popovic (3), Azkue (1), Salinas (4), Kauldi (5); Crowley (8), Redondo, Nonó (1), Iker Serrano (1), Lancina (4), Beltza.
MARKAGAILUA: 3-0, 6-2, 10-5, 13-7, 17-10, 20-15 (atsedenaldia); 21-17, 24-18, 27-21, 28-24, 31-28, 33-29.
Leonen, bigarren sailkatuaren etxean galdu zuen Bidasoak larunbatean. Uste baino gertuago eduki zuen saria, baina beranduegi lortu zuen Ademar estu hartzea. Lehen zatian, jaun eta jabe izan zen etxeko taldea. Neurri handi batean, bidasoarrek maila kaskarra eman zutelako. Erasoan, lehen minutuetan behin eta berriro huts egin zuten. Baina defentsan ere ez ziren fin ibili, hogei gol jaso zituztelako atsedenaldiaren aurretik. Rodrigo Salinasen azken golak itxaropena berpiztu zuen, desabantaila handiagoak eduki eta gero, bostera murriztu baitzuen (20-15).
Bigarren zatian, 5-1eko defentsarekin asmatu zuen Bidasoak, kontraerasoan Ademarri mina eraginez. Kauldi eta Crowley hegaleko jokalariak izan ziren erasoko erreferentzia nagusi. Abantaila murriztuz joan zen Cuétararen taldea, 31-29ra hurbiltzeraino. Azken minutuetan, ordea, Ademar berpiztu egin zen, bi puntuei nola edo hala eusteko. Konfiantza falta izan zaio Bidasoari, behin baino gehiagotan, aurkari indartsuen etxean irabazteko.
Bidasoa Irunen ortzirale honetan (martxoaren 29an) jasoko du etxean Anaitasuna, euskal derbia jokatzeko
Bidasoa Irun etxera bueltatuko da asteburu...
Apirilaren 10ean ospatuko dute bi taldeek hirugarren kanporaketa partida bakarrean
Agustinos Alicante izanen da Bidasoa Irunen aurkaria apirilaren 10ean...
Bigarren zatian aukera izan zuen talde horiak puntuak eskuratzeko, baina azkenik gol bakarrarengatik ihes egin zion garaipenak
Bidasoak ezin izan...
Ibilbide berri honetan, CD Bidasoako presidenteak, Gurutz Aginagaldek, bere babesa adierazi nahi izan du eta 2019ko udatik dauden harremanak...
Bidasoa Irunek Viveros Herol BM Nava taldea bisitatuko du larunbatean 21:00etan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligari segida emanen dio asteburu...
Irundarrek Balonmano Barakaldo A taldea izan zuten aitzinean finalean, eta 24-23ko markagailuarekin irabazi zuten bizkaitarrek
Euskadiko Jubenil...