“BERDIN DIO ARERIOAK, BI PUNTUAK ESKURATU BEHAR DITUGU”
Eskubaloia

“BERDIN DIO ARERIOAK, BI PUNTUAK ESKURATU BEHAR DITUGU”

Zazpi neurketa geratzen dira Sacyr Asobal Liga buka dadin eta zazpi neurketa horietan, sailkapeneko bigarrenaren postua defendatuko du Bidasoak. Horretarako, Jacobo Cuetarak ezusteak ekidin nahi ditu.

“Sentsazio oso onekin” itzuli zen Bidasoa Bartzelonatik, “pozik erakutsitako aurpegiarekin eta harro eginiko lanarengatik”. Horrela, laburbildu du Jacobo Cuetarak asteartean talde irundarrak jokatu zuen neurketa. Igandean, ordea, oso neurketa bestelakoa jokatuko du. BM Sinfin talde kantabriarra izango du aurrean, Sacyr Asobal Ligako hamabigarren sailkatua. Nahiz eta tablaren erdialdean egon, talde kantabriarra jeitsiera postuak ekiditeko lanean dabil burubelarri. Horregatik, arerio arriskutsua bihurtzen du BM Sinfin. Bi puntuak batzera bidaiatuko dute igandean Artalekura, erreskan lortuko lituzketen 6 puntuen bila.

Bidasoak Palau Blaugranan erakutsitako joko-mailaren inertzia hartu eta horri tiraka jarraitu behar duela uste du Jacobo Cuetarak, Bidasoako teknikariak: “erritmo eta maila altuko eskubaloia jokatu genuen. Maila eta sentsazioak onak emaitzetan bilakatu behar ditugu azken jardunaldietan. Horretan Palau Blaugranako inertziak lagun diezaguke”. Horretaz gain, jokalari batzuek konfiantza berreskuratzeko ere balio izan zuen Barcaren aurkako lehiak: “Mikel Zabalak edota Iñaki Caverok neurketa bikaina jokatu zuten eta ziur bere lana berresteko baliagarria izan zitzaiela datorren norgehiagokei begira”.

Aurretik aipatu bezala, igande honetako partidua oso bestelakoa izango da. Jacobo Cuetararen aburuz, “geratzen zaizkigun finaletako bat da, geroz eta gutxiago geratzen dira eta berdin dio zein arerio dugun aurrean. Bi puntuak eskuratu behar ditugu”. Jacobo Cuetarak ezustekoak ez ditu gustuko eta ohartarazi du BM SinFinek arazoeta jar dezakela Bidasoa: “bi garaipen jarraian eskuratu ditu eta azkena Leongo Ademarren aurka. Jeitsiera postuak urruntzeko lanetan dabil eta horrek talde arriskutsuan bilakatzen du”. Hari horri tiraka eta mailaz ez jeisteko dabiltzan taldeak beste batzuk alderatuta arriskutsuagoak diren galdetuta, Bidasoaren teknikariak “denboraldietako azken jardunaldietan zerbait jokoan duten talde oro arriskutsua dela” aitortu du. Horrelako taldeek plus bat izan ditzaketeela ere gaineratu du Cuetarak: “behean dauden taldeentzat sailkapeneko bigarrenaren etxean bi puntu eskuratzea erronka gehigarria izaten da, espero ez dituzten bi puntu batu ditzaketelako. Horregatik suertatzen dira ezustekoak”.

BM SinFinen jokoari dagokionez, pibotearekin egiten duten jokoaz gain, neguan fitxatutako jokalariek talde kantabriarrari eskaintzen dioten aukera ezberdinak goraipatu nahi izan ditu: “Lon pibotearen lana oztopatzea garrantzitsua izango da, baina BM Sin Fin hori baino gehiago da. Vladyslav Ostrushko ukrainiako lehen lerroko jokalaria fitxatu dute eta ezin dugu ahaztu Eurofarm Rabotnicen aurka jokatu genuenean gol ugari egin zizkigula. Honetaz gain, Sinfinek jaurtiketa gogorra duten jokalariak ditu eta defentsa gogorra du. Azken aldian atezainak ere sasoian daude”. Min egiteko argudioak baditu eta Bidasoari min egindakoak dira kantabriarrak; ezin dugu ahaztu duela pare bat denboraldi BM Sinfinek Bidasoa Errege Kopako txapelketatik kanporatu zuela.

Horrekin guztiarekin, Cuetarak “taldeak neurketa hasieratik maila ona ematea eta defentsa lanetan eroso eta egonkor mantentzea” aurreikusten ditu neurketako gako gisa. Joaneko neurketan ondo defendatu zituen Bidasoak BM Sinfinen piboteen jokaladiak eta erasoan ondo baino hobeto aritu ziren. 16-34 garaitu zuen orduan talde kantabriarra, inoiz Bidasoak etxetik kanpo erdietsi duen garaipen mardula.

Cuetarak Bartzelonaren bidaiaren ostean taldea zertxo bait nekatuta aurkitzen dela aitortu du: “bidaiaz aparte, Barcaren aurkako neurketek asko exijitzen dute. Kontaktuak gogorragoak dira, erritmoa ere eta minutuak luze egiten dira. Dena den, bi egun eman ditugu jokalariak errekuperatu daitezen; beraz, nik uste igandeko neurketarako taldea prest izango dela”. Aurreko jardunaldien antzera, Kauldi Odriozola hegaleko zumaiarra ez da BM Sinfinen aurkako neurketara iritsiko, osatze-prozesuan jarraitzen du. 

BIDASOA IRUN EUSKAL KOPA IRABAZLE BEDERATZIGARRENEZ SEGIDAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN EUSKAL KOPA IRABAZLE BEDERATZIGARRENEZ SEGIDAN

Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak

Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...

JACOBO CUETARA: “NEURKETA ZAILA ETA GARRANTZITSUA IZAN DAITEKE SAILKAPENEKO BIGARREN POSTUARI BEGIRA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “NEURKETA ZAILA ETA GARRANTZITSUA IZAN DAITEKE SAILKAPENEKO BIGARREN POSTUARI BEGIRA”

Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun

Bidasoa Irunek Euskal Kopa...

BIDASOAK LEONEN UTZI ZITUEN PUNTUAK
Eskubaloia

BIDASOAK LEONEN UTZI ZITUEN PUNTUAK

Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan

Bidasoa Irunek 33-32ko...

JACOBO CUETARA: “LEON BIGARREN ITZULIKO TALDERIK ONENETAKOA DA, ETXEAN BATEZ ERE, ETA ZAILA IZANEN DA GARAIPENA LORTZEA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “LEON BIGARREN ITZULIKO TALDERIK ONENETAKOA DA, ETXEAN BATEZ ERE, ETA ZAILA IZANEN DA GARAIPENA LORTZEA”

Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan

Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN
Eskubaloia

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...

BIGARREN POSTUAN EGONKORTZEKO AITZINERA PAUSU BERRI BAT EMAN DU BIDASOAK
Eskubaloia

BIGARREN POSTUAN EGONKORTZEKO AITZINERA PAUSU BERRI BAT EMAN DU BIDASOAK

Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun

Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika