BERDINKETA BI JOKALARI GUTXIAGOREKIN
Futbola

BERDINKETA BI JOKALARI GUTXIAGOREKIN

Bederatzi jokalariekin bukatu zuen Real Unionek igandean Gernikan jokatu zuen norgehiagoka. Hala ere, bi jokalari kanporatu izanak ez zuen galerazi talde irundarrak etxetik kanpo puntu berri bat lortzea, laugarrena denboraldi honetan. Partiduaren bi golak bigarren zatian iritsi ziren, biak ala biak corner jaurtiketen bitartez. Xelebrea bada ere, norgehiagoko bi golegileak taldeko atzelari bik gauzatu zuten.

Etxabegurenek aurreratu zituen irundarrak eta Larruzeak berdinketa lortu zuen etxeko taldearentzat. Bizitasuna eman zioten bi golek momenturarte astuna izaten ari zen partidu bati. Gernikarrek astean zehar jokatutako partiduaren ostean, gogo askorekin aurre egin zioten norgehiagokari, izan ere, San Andreuk errege kopatik at utzi zituzten bizkaitarrak. Real Unionek ordea ongi eutsi zuen bizkaitarrek gola sartzeko aukereei Irazustaren bitartez. Etxaburuk eta Capeletek, irungo taldearen joko sortzaileek, ez zuten baloirik jasotzen eta baloia Gernikarren esku geratu zen. Aukera gehiegirik gabe, norgehiagokaren epaileak, Sanchez Alba argoitarrak, lehen zatiaren amaiera adierazi zuen.

Esan bezala, bigarren zatian bi golak iritsi ziren, eta horrekin batera aukerak ere. Une biziak izan ziren 50. eta 60. Minutuetan bizitakoak, baino etxeko taldeak azkar berreskuratu zuen baloia eta partiduak lehen zatiaren bide berdina jarraitu zuen. Azken minutuetan, epaileak Mikel Orbegozori txartel gorria adierazi zion, eta handik gutxira, lau minututan bi txartel hori erakutsi zizkion Solari. Real Union bederatzi jokalarirekin zegoen momentu horretan zelai gainean. Juan Dominguez entrenatzaileak epaileari kargu hartu zion eta honek kanporatzeko erabakia hartu zuen, Ricardo Costa atezainen prestatzailearekin batera.

Azkenik, Real Unionek eutsi egin zion markagailuari eta puntu bat ekarri zuen etxera Gernikatik. 

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika