BERDINKETA GAZI GOZOA GUADALAJARAN
Eskubaloia

BERDINKETA GAZI GOZOA GUADALAJARAN

Bidasoak puntu bat galdu du Guadalajaran 26-26 berdindu ostean. Lehen zati bikaina burutu zuten, baina bigarrenean etxeko taldeak berdintzea lortu du

26 – Quabit Guadalajara (8+18): Saeid Barkhordari (p.), Petrov (1), Chema Márquez (7, 1 p.), Arthur Pereira (3), Moya (1), Paredes (3), Dariel García (1); Hombrados (p.s.), Serradilla, Montoya (3), Sanz (1), Fuentes (3), Barricart. Gallardo (3), Romanillos, Bodí.

26 – Bidasoa Irun (14+12): Ledo (p.), De la Salud (3), Renaud-David (4), Rodrigo Salinas (1), Iker Serrano, Zabala (1), Odriozola (3); Rangel Luan (p.s.), Barthe (1), Seri (2), Esteban Salinas (7), Orbović (2), Cavero (2, 1 p.), Da Silva, Tesoriere, Crowley.

Bidasoak puntu gazi gozoa erdietsi du Guadalajaran, partiduan zehar eskuratutako sei goleko errenta ez zuen ondo kudeatu bigarren zatian eta azkenean etxeko taldeak norgehiagoka berdindu zuen. Puntu honen bitartez, talde irundarrak gehitzen jarraitzen du eta sailkapeneko gorengo postuetan mantentzen da, hirugarren sailkatuak dira 15 punturekin.

Neurketari dagokionez, lehen zatian argi geratu zen Bidasoa Guadalajara baino maila altuago batean dagoela. Jacobo Cuetararen taldea hasieratik agintzen hasi zen, ohikoa duten moduan defentsan oinarritu ziren lehen abantailak erdiesteko. Bi eta hiru golen arteko abantailak lortu zuten eta bere horretan mantendu zen lehen zati osoan zehar. Guadalajara hurbiltzen saiatzen zen baina Bidasoaren defentsa sendo etxeko taldearen abaguneak aldentzen zituzten. Horrela, atsedenaldira 8-14ko markagailuarekin iritsi zen.

Denboraldi honetan zerbait erakutsi baldin badu Bidasoak errentak ondo kudeatzen eskarmentua duela da, baina oraingoan ez zuten hori gauzatu. Lehen bost minutuetan sei goleko abantaila mantendu zuten eta 40.minutuan zazpi goleko errenta izatera ere iritsi zen Bidasoa. Hortik aurrera, Guadalajarak sekula ez bezala markagailua iraultzen hasi zen. Bost minututan sei goleko errentatik bi goletara hurbildu zen Guadalajara (50.minutuan, 20-22) eta pixkanaka Bidasoaren erasoetan urduritasuna nabaritzen zen. Neurketaren amaierara iristeko bost minuturen faltan, 24-24 berdindu zuen etxeko taldeak eta bazirudien Bidasoa puntua ere eskapu egingo ziola, baina amaieran, 26-26na bukatu zen neurketa.

Guadalajareko neurketa honen ostean, Finlandiara bidaiatuko du Bidasoa Velux EHF Champions Leagueko neurketa berri bat jokatzeko. Aurrean Cocks taldea izango du, Bidasoak Artalekun garaipena modu erosoan lortu bazuen ere, Finlandian talde gogorra da Cocks. Talde finlandiarrak Champions Leagueko hurrengo fasean egon nahi badu irabazteko premia dauka, beraz, bertan garaipena eskuratzea oso garesti salduko dute.  

ALEX MOZAS: “ONGI EGITEN DIREN GAUZAK APROBETXATU ETA INERTZIEKIN HAUTSI NAHI DUGU”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “ONGI EGITEN DIREN GAUZAK APROBETXATU ETA INERTZIEKIN HAUTSI NAHI DUGU”

Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA
Eskubaloia

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA

Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan

CD Bidasoak eta Hondarribia...

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN

Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan

Bidasoa Irungo...

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN

Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan

III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN
Eskubaloia

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN

CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko

CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN

Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak

Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika