20 Urt, 2020 Real Union, Irun, Futbol, Segunda Division B, Cultural Leonesa
Leongo Erreinuan puntu baliotsu bat eskuratu zuen talde txuribeltzak, hala ere, beheko taldeen garaipenak kontutan izanda, promozio eta jeitsiera postuak bi puntutara hurbildu dira
Neurketa gogorra jokatu zuen atzo Real Unionek Leongo Kulturalaren aurrean. Sailkapeneko hirugarrenak ezin izan zuen golik egin, Real Unionen jokalariek burutu zuten lanak saria jaso zuten, nahi adina ez, baina puntu bat gehitzeko. Horrela, irundarrak sailkapeneko hamaikagarrenak dira 25 punturekin, promozio eta jeitsiera postuak bi puntutara dituztelarik.
Neurketa erreparatuz, jokoaren zama hasieratik etxeko taldeak eraman zuen, Real Unionek oso ondo eutsi zion Leongo Kulturalaren erasoei, irundarren defentsa bikain jokatu zuen neurketa osoan zehar. Hala ere, Sequeirak lana izan zuen atea defendatzen, baina atezain Costa Rikarraren erantzunak bikainak izan ziren. Real Unionen lehn zatiko aukerarik onena Dani Estradak izan zuen, baina bere jaurtiketa xumeak ez zuen arrisku handirik sortu.
Bigarren zatian, etxeko taldea ez zen zelaira lehen zatian bezala irten eta Real Unionek hori baloi jabetza luzeagoak izateko baliatu zuen. Talde txuribeltzaren aukerak Asier Etxabururen oinetatik iritsi ziren, baina ondarrutarrak ez zuen asmatu atea zulatzen. Beraz, azkenean neurketa 0-0 bukatu zen.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...