Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...
21 Urt, 2019
Larunbatean Stadium Galen jokatu zen norgehiagoka oso narratsa izan zen. Amorebieta taldea ideia garbiekin irten zen berdegunera eta hasieran etxeko taldea baino gehiago izan ziren. Oso deseroso aurkitu zen Real Union partidu osoan zehar, eta noski, hori bizkaitarren meritu garbia izan zen.
Lehen zati osoan Amorebieta izan zen nagusi eta 24.minutuan Tasconek Etxabegurenen opari bat primeran aprobetxatu zuen 0-1eko markagailuan jartzeko. Juan Dominguezen mutilak ez zuten erreakzionatzea lortu eta atsedenaldira galtzen joan ziren.
Bigarren zatia hasi bezain laister, Jorge Galanek berdinketaren gola erdietsi zuen. Bere esperientzia baliatuz, Jon Tenak zaintzen zuen atea zulatu zuen aurrelari nafarrak. Gola sartu arren, txuribeltzek ezin zuten jokaldiak ondo trenkatu eta bi taldeek ez ziren jokoaren mende egiten. Norgehiagoka aukera handirik gabe amaierara iritsi zen eta puntuak bi taldeek banatu zituzte.
Gauzak horrela, Real Union sailkapeneko 12.na izaten jarraitzen du 24 punturekin eta aurreko jardunaldiaren antzera, promozio postuak bost puntutara dituzte. Hurrengo larunbatean talde txuribeltzak Leioaren aurka jokatu du, baina lehenago Federazio Kopako final zortzirenen bueltako partida jokatu beharko dute Peña Sporten aurka.
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...
Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak
Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...
Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan
Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...
1-3ko markagailuarekin txuribeltzek garaipena eskuratu zuten Garmendipen, Lagun Onak B taldearen kontra
CD Lagun Onak B: Madrazo; Arizmendi,...