Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan
Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...
15 Mai, 2016
REAL UNION: Tena, Urkizu, Azkoiti, Aimar (Esnaola, 58'), Morcillo, Rodellar, Mikel Alonso (Iriondo, 73'), Mujika, Juan, Eizmendi (Romo, 58'), Barrón.
LEIOA: ángel Díez, Aldalur, Bonilla, Goikoetxea, Picón, Capo, Pevida (Gomez, 79'), Cordoba, Rahmani (Etxaniz, 87'), Sota, Polanco (Castro, 88').
GOLA: 0-1: Cordoba (52').
EPAILEA: Varón Aceitón. Txartel horiak: Rodellar (Real Union); Aldalur, Picón, Rahmani (Leioa).
Duela bi hilabete pentsaezina zirudiena gertatu zaio Real Unioni. 22 jardunaliz igoera fasean egon ondoren, saririk gabe gelditu da. Azken aurreko jardunaldian gelditu zen play-off postuetatik kanpo. Ondorioz, azken jardunaldian arerioen emaitzen mende egon da. Nolanahi ere, Stadium Galeko partida irabazteko ere ez da gai izan. Leioa aurkariak mailari eustea zuen jokoan, eta talde lehiakorra dela erakutsi du Irunen. Hala ere, euren burua izan da txuribeltzen arazorik handiena. Gainbehera larrian iritsi dira azken jardunaldira. Denboraldiko unerik okerrenean.
Lehen zati duina egin du Unionek. Nagusi izan da berdegunean, eta gol aukerak sortu ditu. Mikel Alonsok izan du onena, Mujikaren pasea jaso ondoren. Jaurtiketa ahula egin du, ordea, atezainaren eskuetara. Leioak defentsako lan ona egin du, eta kontraerasoan irteteko ahaleginean aritu da. Atsedealdiaren aurretik, hasierako bizitasuna galdu du talde irundarrak. Eta aldagelatik bueltan, gero eta okerrago aritu da. Nekea, lesioen ondorioak, konfiantza falta eta antsietatea, denak izan ditu kontra Real Unionek. 52.minutuan, Cordobak gol bakarra sartu du, buruz, falta baten ondoren. Abantailak indarra eman die bizkaitarrei, eta txuribeltzak, aldiz, ezinean aritu dira.
Azkenean, Socuéllamosek eta Toledok ere euren partidak irabazi dituzte. Hortaz, amaitu da denboraldia Real Unionentzat. Neurketaren amaieran, Eneko Romo jokalari beteranoak senideen, lagunen eta taldekideen omenaldia jaso du. Nafarraren azken partida izan da, futbola utziko baitu.
Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan
Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...
1-3ko markagailuarekin txuribeltzek garaipena eskuratu zuten Garmendipen, Lagun Onak B taldearen kontra
CD Lagun Onak B: Madrazo; Arizmendi,...
Sestaok sartutako bi penaltiekin, 3-1eko emaitzarekin galdu zuen Real Unionek
Real Unionek porrota jaso zuen pasa den larunbatean Las Llanas...
Real Unionek bihar bisitatuko du Sestao River (20:00), zalerik gabe jokatuko den neurketa ospatzeko
Real Unionek, pasa den asteburuko garaipena...