Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira
Gipuzkoako alebin eta...
03 Aza, 2017
Iker Oliveri eta Claudia Behobide hondarribiarrak izan dira azkarrenak Beñat Elzo Mendi Lasterketaren IV.edizioan, azaroaren lehenean. Joan den urteko irabazle berdinak dira. Oliverik 40:41eko denbora behar izan du 10.750 metroko ibilbidea osatzeko, 48:21ekoa, berriz, Behobidek. Joxe Amunarrizek eta Mikel Albenizek osatu dute gizonezkoen podiuma, eta Marina Gonzalezek eta Vanessa Pelaezek emakumezkoena.
217 parte hartzaile iritsi dira helmugara. Lehenago, eta ibilbide beretik, 600 lagunek osatu dute mendi martxa. Familien proba ere egin dute, 1,5 kilometrokoa. Duela bost urte zendu zen Beñat Elzo kirolari hondarribiarra omentzeko balio du probak, eta aurten bildutako diru guztia Ademgi Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkartearentzat izango da.
Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira
Gipuzkoako alebin eta...
Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan
Euskadiko...
Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek
Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...
Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera
Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...