Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...
05 Abe, 2023
Tolosari 2-0 irabazita, Carlos Garciaren mutilak sailkapeneko zortzigarren postuan kokatu dira
Real Unión Roca: Odei Rodríguez; Arteaga, Cabo, Elizetxea, Dolado (Letamendia, 73. min.); Sánchez (Tellechea, 89. min.), Martínez-Barranco, Corvo, Del Puerto (Mikel Rodríguez, 85. min.); Ortiz (Herrero, 61. min.), Palenzuela (Burón, 80. min.).
Tolosa CF: Iraola; Iribar, Gutiérrez (Goikoetxea, 76. min.), Garmendia (Cipitria, 76. min.), Vallejo (Azurza, 61. min.); Zubillaga, Alkorta, Iriarte, Martínez, Arozena (Quintanilla, 61. min.); Insausti (Belaunzaran, 87. min.).
Emaitza (2-0): 1-0, Del Puerto (49. min.); 2-0, Palenzuela (62. min.).
Epailea: Asier Lapazaran de la Hoz. Txartel horia atera die Ortizi (23. min.), Doladori (38. min.) eta Letamendiari (84. min.) Real Unión Roca taldean eta Insaustiri (42. min.) eta Iriarteri (89. min.) Tolosa CF taldean. Carlos García Real Unión Roca taldeko entrenatzaileari (45. min.) eta Iker Dorronsoro Tolosa CF taldeko entrenatzaileari (32. min.) ere txartel horia atera die.
Bestelakorik: Gizonezko Ohorezko Erregional mailako 1. Multzoko ligako 14. jardunaldia. Galeko anexoa. 300 ikusle inguru.
Real Union Rocak bertze garaipen bat eskuratu zuen asteburuan Galeko anexoan Tolosaren kontra. 2-0eko markagailuarekin irundarrek bertze hiru puntu batu zituzten sailkapenera, eta orain sailkapeneko zortzigarren postuan dago kokatuta, 20 punturekin guztira.
Bigarren zatian iritsi ziren Real Union Rocaren bi golak, lehen zatia hutsean bukatu ondotik. 49. minutuan, Del Puertok sartu zuen lehena eta 62. minutuan berriz, Palenzuela izan zen golegilea. Horrela, Tolosak ezin izan zuen deus ere egin eta garaipena Irunen gelditu zen, baita puntuak ere.
Heldu den asteburuan, Beasain B taldea izanen dute aurkari Carlos Garciaren mutilek.
(Argazkia: Barbara Duarte Fotografía)
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...
Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko
Real Unionek...
Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...