BETI GAZTE SOKATIRA TALDEA ASTEBURUKO TIRALDI GUZTIETAN NAGUSITU ZEN

Larunbatean emakumeen 500 kiloko eta gizonen 600 kiloko kategorietako liderrak izan ziren eta igandean, 580 kiloko mistoan

Euskal Herriko 8x8 Goma Gaineko Sokatira Txapelketa aitzinera doa eta dagoeneko azken finalak jokatzea soilik gelditzen zaie tiralariei. Pasa den asteburuan Oiartzunen eta Lesakan aritu ziren lehian, emakumeen 500 kiloko eta gizonen 600 kiloko kategorietako bigarren jardunaldiak jokatzen, baita talde mistoen 580 kiloko lehen jardunaldia ere. Guztietan Lesakako Beti Gazte izan zen nagusi eta finalaren aitzinean faborito bezala sailkatu dira.

Larunbatean, urtarrilaren 13an, Oiartzungo Elorsoro kiroldegian jokatu ziren Euskal Herriko 8x8 Sokatira Txapelketako emakumeen 500 kiloko eta gizonen 600 kiloko bigarren jardunaldiak, arratsaldez. Emakumeen kasuan, lehen jardunaldiaren ondotik, puntuetan berdinduta zeuden Ibarrarekin lehen postuan. Hala ere, larunbateko lehiak lesakarrak lider bezala kokatu zituen. Izan ere, tiraldi guztiak irabazita, Beti Gazte sailkatu zen lehen postuan eta gibeletik, Ibarra, Badaiotz, Txantrea, Amaiur, Abadiño eta Berriozar kokatu ziren, hurrenez hurren. Kategoria honen finala urtarrilaren 27an jokatuko da Pobesen eta, Berriozar izan ezik, bertze talde guztiak ariko dira lehian.

Egun berean, gizonen 600 kiloko kategoriako bigarren jardunaldia jokatu zen baita ere. Hemen ere Beti Gazte taldea nagusi izan zen, tiraldi guztiak irabazi baitzituzten, eta aitzinetik zuten lidergotza sendotu zuten. Gibeletik, Berriozar, Ñapurrak, Ibarra, Zuraide B, Amaiur, Zuraide A, Abadiño, Murueta eta Txantrea sailkatu ziren. Hauen finala heldu den larunbatean jokatuko da, urtarrilaren 20an, Gernikan, eta bertan izanen dira Beti Gazte, Ñapurrak, Berriozar, Zuraide A, Ibarra eta Amaiur.

Lesakan ere etxekoak nagusi izan ziren

Igandean berriz, Lesakan jokatu zen txapelketako talde mistoen 580 kiloko lehen jardunaldia. Bertan ere etxekoek erakustaldia eman eta lehen postuan sailkatu ziren finalera begira. Tiraldi guztiak irabazita, bederatzi puntu batu zituzten. Haien gibeletik, Berriozar, Ibarra, Amaiur, Abadiño B, Txantrea, Badaiotz, Abadiño A eta Antsoain sailkatu ziren. Talde mistoen finala heldu den igandean, urtarrilaren 21ean, jokatuko da Ozaetan eta bertan lehiatuko dira Beti Gazte, Berriozar, Ibarra, Amaiur, Abadiño B eta Txantrea.

(Argazkia: Pako Santxez)

JAIZUBIA ZALDIKETA ESKOLAK EMAITZA EZIN HOBEAK LORTU ZITUEN II ANAGAN KOPAN

Zizurren jokatu zuten II Anagan Kopako bigarren fasea eta bi jardunaldietan garaipenak eskuratu zituen Irungo klubak

Euskadiko Hipika Federazioak...

HELENE ROBLESEK GARAIPEN BIKOITZA LORTU DU JOLASETAN ETA OBERENAN

Azken bi asteburuetan Tenis Badia klubean ari den Roblesek bi garaipen eskuratu ditu, Jolasetan eta Oberenan jokatutako Alebin mailako Openean

Tenis...

JAIZUBIA HIPIKA KLUBAK II. ANAGAN KOPAKO BIGARREN FASEA JOKATUKO DU ZIZURREN

Lehiaketa hirugarren kategoriakoa da eta Irundik 40 bat zaldizkok eta amazonak hartuko dute parte

Euskadiko Hipika Federazioak lau egoitzatan antolatzen du...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika