BETI GAZTEK AMAIKAK BAT GARAITU ZUEN MASTEGIN
Futbola

BETI GAZTEK AMAIKAK BAT GARAITU ZUEN MASTEGIN

Besta egunarekin, azaroaren 1ean, jokatu zuten lesakarrek jardunaldi berri bat eta 2-0eko markagailuarekin irabazi zuten

Besta eguna aprobetxatuta, Gipuzkoako Ligako gizonezkoen Ohorezko Erregional mailako taldeek jardunaldia jokatu zuten atzo, azaroaren lehenean. Beti Gaztek, bere aldetik, Debako Amaikak Bat taldea jaso zuen arratsaldean Mastegin, eta 2-0eko markagailuarekin eskuratu zuen garaipena. Iñigo Etxegaraiek eta Asier Larraldek sartu zituzten golak atsedenaldia baino lehen eta bigarren zatian, aurkariak erritmoa bizitu bazuen ere, gai izan ziren markagailua bere hortan mantentzen. Hiru puntu gehiago batuta, bederatzi ditu orain Javier Escagüesen taldeak eta jeitsiera postuetatik aldendu da. Horrela, egoera honetan bisitatuko dute, igandean (azaroaren 5ean), beheko postuetan dagoen Lagun Onak “B” talde azpeitiarra (17:45). 

(Argazkia: erran.eus)


REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA

Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko

Real Unionek...

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”
Futbola

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”

Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika