Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...
20 Ots, 2024
Beti Gazteko gizonezkoek eta Doneztebek bana berdindu zuten eta Baztanek aldiz, porrota jaso zuen
Baztan-Bidasoaldeko futbol talde nagusienen artean, soilik Beti Gazteko Ohorezko Erregional mailako emakumeen eta Gure Txokoako Erregional mailako gizonezkoek lortu zuten garaipena pasa den asteburuan. Lehena 4-1 garaitu zuten Mastegin Ondarbeltz Amaikak Mutriku taldea eta bigarrenak, 3-0eko emaitzarekin irabazi zuten Matzadan Atotxa River taldearen aitzinean.
Ez zuten zorte bera izan bertze talde guztiek. Ohorezko Erregional mailako Beti Gazteko gizonezkoek bana berdindu zuten Deusto FC taldearen kontra, Zubietan, etxera zapore gazi gozoarekin bueltatuz, eta sentsazio berarekin gelditu ziren Nafarroako Ligako Preferente mailako Doneztebe taldeko jokalariak. Hauek ere bana berdindu zuten, etxean, Beti Onak B-ren kontra. Azkenik, Lehen maila autonomikoko Baztanek 2-1 galdu zuen Garesen kontra. Bolada txarrean daude baztandarrak, lesioen eraginez, baina zulotik ateratzea dute helburu eta hori lortzeko lanean segituko dutela argi dute.
Javier Escagües, Ganix Zubieta, Iban Romo eta Joel Gil entrenatzaileak:
Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...