22 Aza, 2023
Ortizek aitzindu zuen talde irundarra, baina minutu bat beranduago etxeko Ordokik berdindu zuen partidua
Beti Gazte KJKE: Tellechea; Sagarzazu (Ubiria, 52. min.), Altuna, Arotzena, Maia; Ramos (Agurirreche, 88. min.), Ordoki (Arbelaitz, 66. min.), Larralde, Lekuona, Zabala; Taberna (Arburua, 75. min.).
Real Unión Roca: Oihan Fernández; Arteaga (Arrikarte, 74. min.), Gordo, Sarr, Cabo; Sánchez (Tellechea, 77. min.), Corvo, Del Puerto (Letamendia, 64. min.), Dolado (Mikel Rodríguez, 64. min.); Palenzuela, Ortiz (Burón, 77. min.).
Emaitza (1-1): 0-1, Ortiz (14. min.); 1-1, Ordoki (15. min.).
Epailea: Marcos Fernández Sánchez. Txartel horia atera die Sagarzazuri (44. min.) Beti Gazte KJKE taldean eta Arteagari (43. min), Sánchezi (63. min), Fernándezi (87. min.) eta Gordori (89. min.) Real Unión Roca taldean.
Bestelakorik: Gizonezkoen Ohorezko Erregional Mailako 1. Multzoko ligako 12. jardunaldia. Mastegi. 300 ikusle inguru.
Beti Gaztek eta Real Union Rocak elkarren kontrako partidua jokatu zuten pasa den asteburuan Mastegin, Lesakan. Lehen ordu laurdenean sartu zituzten bi taldeek golak, bisitariak lehena eta etxekoak bigarrena, eta neurketa berdindua bukatu zen horrela.
Ortizek aitzindu zuen Real Union Roca lehen zatiko 14. minutuan. Hala ere, Beti Gaztek honi erantzun azkarra eman zion eta, hurrengo jokaldian (15. minutuan), Ordokik berdindu zuen partidua. Ez bataz ez bertzeak ezin izan zuen neurketa bereganatu eta banako berdinketarekin bukatu zen jardunaldia, puntuak banatuz.
Talde irundarra taularen erdian kokatu da, 14 punturekin, eta lesakarrak berriz, 11 punturekin sailkapeneko hamalaugarren postuan daude. Heldu den asteburuan, Real Union Rocak Ordizia bisitatuko du eta Beti Gaztek berriz, Tolosa.
(Javier Escagües Beti Gazteko entrenatzailea)
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...