23 Urt, 2024
Nafarroako Ligan berriz, Baztanek galdu egin zuen Peña Azagresaren kontra eta Doneztebek Ziraukirekin berdindu
Beti Gazteko Ohorezko Erregional mailako bi taldeek garaipen bana eskuratu dute asteburuan. Emakumeek, lehen itzuliko azken neurketan, 4-2 garaitu zuten Oiartzun C taldea. Gizonezkoek ere, bigarren itzuliko lehen jardunaldian, 0-1 irabazi zuten Zarautzen etxean. Nafarroako Ligan aldiz, ez dute zorte bera izan, nahiz eta itxura ona ematen segitu duten. Lehen maila autonomikoko Baztanek lehen itzuliko azken partidua jokatu zuen baita ere eta bertan, 2-0 galdu zuen Peña Azagresaren kontra. Azkenik, Prefente mailako Doneztebek berdinketarekin bukatu du denboraldiko lehen fasea. Ziraukirekin bana berdindu zuen etxean eta jardunaldiko puntuak banatu zituzten horrela.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...