BETI GAZTEKO EMAKUME ETA GIZONEZKOEK DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENAK ESKURATU DITUZTE
Futbola

BETI GAZTEKO EMAKUME ETA GIZONEZKOEK DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENAK ESKURATU DITUZTE

Gure Txokoak ere galdu gabe segitzen du eta Baztanek arrakastarekin bukatu zuen Kopako lehen neurketa

Lesakako Beti Gazteko Ohorezko Erregional mailako emakume eta gizonezkoek denboraldiko lehen garaipenak eskuratu dituzte asteburu honetan. Emakumeak Mutrikun egon ziren eta Ondarbeltz Amaikak Mutriku taldeari 1-3ko markagailuarekin irabazi zioten. Aurkariaren jokoari kontra egin ahal izan zioten eta orain arteko partidurik onena jokatu zutela adierazi du Ainara Otxoteko bigarren entrenatzaileak. Horrez gain, pasa den denboraldian lesionatu zen Idoia Garde jokalaria zelaira atera zen. 10-15 minutuz jokatu zuela kontatu du Otxotekok eta hori ere berri pozgarria izan zela.

Beti Gazteko Ohorezko Erregional mailako gizonezkoek ere garaipena eskuratu zuten pasa den ortzirale ilunabarrean Mastegin. Etxean jaso zuten Deusto FC taldea eta 4-0eko markagailuarekin irabazi zuten lesakarrek. Lau porroten ondotik, lehen hiru puntuak poltsikoratu zituzten Beti Gaztekoek eta Javier Escagües entrenatzaileak onartu duenez, honekin beharrezkoa zuten motibazioa lortu dute jokalariek, hemendik aitzinera dituzten partidu guztietarako indarra edukitzeko. Tartean, asteburu honetan bertan, Eibar B liderraren kontra jokatuko duten partidu gogorrerako.

Erregional mailako Gure Txokoak ere berri onekin bukatu zuen asteburua. Galdu gabe segitzen du Berako taldeak eta larunbatean, bertze hiru puntu eskuratu zituen Matzadan. Dunboa Eguzkiri 2-1 irabazi zioten eta denboraldi hasiera ezin hobea izaten ari direla azpimarratu du Ganix Zubieta entrenatzaileak.

Baztanek hasiera ona izan du Kopako txapelketan

Nafarroako Ligan bi asteko atsedenaldia dute, zenbait talde Kopa jokatzen ari direlako. Kasu hori da Lehen maila autonomikoan ari den Baztan taldearena. Pasa den larunbatean Kopako lehen neurketa jokatu zuten baztandarrek etxean, eta bertan jaso zuten bi maila beherago dagoen Asdefor. Itxuraz etxekoen aldeko neurketa izaten ahal zena, gogorragoa bilakatu zen azkenean. Irabazten hasi ziren baztandarrak, baina azken minutuetara bina berdinduta ailegatu ziren bi taldeak. Azken jokaldian gola sartu zuten Iban Romoren mutilek eta horrela, garaipena eskuratu zuten. Ortzegun honetan, urriaren 12an, Kopako bigarren partidua jokatuko du taldeak, Etxarri Aranatzen kontra eta euren etxean (12:30). Baztanek irabaziko balu, sailkapeneko liderra izanen lirateke eta beraz, hurrengo faserako txartela ere irabaziko luke. 

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika