BETI GAZTEKO EMAKUMEEK ETA DONEZTEBEK IRABAZI DUTE ASTEBURUAN
Futbola

BETI GAZTEKO EMAKUMEEK ETA DONEZTEBEK IRABAZI DUTE ASTEBURUAN

Beti Gazteko gizonezkoek puntu bat atera zuten euren jardunalditik eta Gure Txokoak eta Baztanek porrot bana jaso

Baztan-Bidasoaldeko futbol talde nagusien artean, Beti Gazteko Ohorezko Erregional mailako emakumeen eta Preferente mailako Doneztebek soilik eskuratu dute garaipena. Ohorezko Erregional mailako Beti Gazteko gizonezkoek berriz, bana berdinduta bukatu zuten Deban eta Erregional mailako Gure Txokoak eta Lehen Maila Autonomikoko Baztanek porrot bana jaso zuten asteburuan.

Gipuzkoako Ligan, Beti Gazteko Ohorezko Erregional mailako emakumeek 2-0 irabazi zuten etxean, Mastegin, Hernani B taldearen kontra. Pasa den asteburuko porrota alde batera utzi eta berriz ere hiru puntuak batzeko gai izan ziren lesakarrak. Ainara Otxoteko bigarren entrenatzaileak kontatu duenez, sasoi onean daude lesakarrak eta hemendik aitzinera gelditzen zaizkien neurketei aitzin egiteko baliagarria izanen zaie indar hori ere.

Beti Gazteko Ohorezko Erregional mailako gizonezkoek aldiz, bana berdindu zuten igandean Deban Amaikak Bat taldearen kontra. Gibeletik joan ziren lesakarrak, aurkariak gola sartu zuenetik, eta azken minutuan partidua berdintzea lortu zuten. Honela, Javier Escagües entrenatzaileak adierazi duen moduan, baliagarria izan zen etxera bueltan ekarri zuten puntua.

Erregional mailako Gure Txokoak berriz, porrota jaso zuen Lazkaoren kontra Matzadan. 2-4ko markagailuarekin galdu zuten beratarrek eta sailkapeneko lidergotza ere Lazkaoren eskutan utzi dute orain. Hala ere, oraindik igoera lortzeko aukerak irekiak daude, Ganix Zubieta entrenatzaileak erran duenez. Denboraldiko bigarren fase honen erdian daude momentu honetan, zazpi partidu jokatuta eta bertze zazpi jokatzeko, eta beratarrak beraz, itxaropentsu daude lanean segi eta garaipenak batzeko.

Nafarroako Ligan, Lehen Mila Autonomikoko Baztanek 2-1 galdu zuen Rotxapea taldearen kontra. Hasi aitzinetik baztandarrek bazekiten neurketa zaila izanen zela, sailkapeneko liderra baita aurkaria. Hala ere, maila eman zutela azpimarratu du Iban Romo entrenatzaileak eta bere taldeak ere punturen bat ateratzea merezi izan zuela, tarte batzuetan joko ona erakutsi zutelako eta gehiago ere izan zirelako. Hala ere, ez zen posible izan, baina esperientzia hau gehiago bilduta, indartsuagoak dira orain sailkapeneko hirugarren postuan dagoen taldea etxean jasotzeko.

Azkenik, Preferente mailako Doneztebek garaipena eskuratu zuen igande arratsaldean Iñaki Indart zelaian. 4-2 irabazi zuten doneztebarrek Aibares taldearen kontra. Erritmoa hartzea kosta egin zitzaion etxeko taldeari, baina behin golak sartzen hasita, 4-0eko markagailua erdietsi zuen Doneztebek. Emaitza hori lortuta, jokoaren erritmoa berriz ere jeitsi zuten eta horrela, Aibaresek bi gol sartzeko aukera aprobetxatu zuen. Hala ere, Doneztebek ez zuen arriskurik izan eta garaipena etxean gelditu zen. Partida gogorrak espero dituzte orain ,Joel Gil bigarren entrenatzaileak kontatu duenez, eta sasoi on honi eutsi beharko diote.

 

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”
Futbola

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”

Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan

Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika