Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...
16 Urr, 2023
Gizonezkoek aldiz, ezin izan zuten Eibar “B” garaitu eta Gure Txokoako erregionalek Trintxerperekin berdindu zuten
Beti Gazteko Ohorezko Erregional mailako emakumeek denboraldiko bigarren garaipena segidan lortu dute asteburuan etxean. Arizmendi Ikastola izan zuten aitzinean eta 3-1eko markagailuarekin garaitu zuten aurkaria. Nerea Sanzek, Ane Ordokik eta Ane Etxegaraiek sartu zituzten golak eta Ainara Otxoteko bigarren entrenatzaileak erran duenez, joko ona erakutsi zuten Mastegin.
Maila bereko Beti Gazteko gizonezkoek berriz, 3-2 galdu zuten Eibar “B”-ren kontra. Irabazten hasi ziren, 1-2ko markagailuarekin, baina euren atean sartutako gol batek berdinketa ahalbidetu zion etxekoei. Horrez gain, epaileak erabaki oker bat hartu zuen eta horren ondorioz, Eibarrek hirugarren gola sartu zuen, hiru puntuak etxean utziz. Javier Escagües entrenatzaileak kontatu digu partidua nola joan zen.
Azkenik, Berako Erregional mailako Gure Txokoa taldeak bana berdinduta bukatu zuen Trintxerperen kontrako neurketa. Bi garaipen eta bi berdinketa lortu dituzte orain arte, eta sailkapeneko laugarren postuan kokatu dira beratarrak, 8 punturekin. Lehen hiru postuetan, Dunboa Eguzki, San Marcial eta Landetxa daude hurrenez hurren, 9 punturekin bakoitza. Ganix Zubieta entrenatzailearekin solastu gara jardunaldi honen inguruan.
(Argazkia: erran.eus)
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...
Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko
Real Unionek...
Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...