BETI GAZTEKO GIZONEZKOEK, BAZTANEK ETA DONEZTEBEK IRABAZI ZUTEN ASTEBURUAN
Futbola

BETI GAZTEKO GIZONEZKOEK, BAZTANEK ETA DONEZTEBEK IRABAZI ZUTEN ASTEBURUAN

Beti Gazteko emakumeek punturik batu gabe gelditu ziren eta Gure Txokoak berriz, hutsera berdindu zuen jokatutako partiduan

Beti Gazteko gizonezkoak, Baztan eta Doneztebe izan ziren garaipenak eskuratu zituzten taldeak pasa den asteburuan. Hiru taldeek ere etxean lortu zuten irabaztea eta beraz, euren zelaian indarra dutela erakutsi zuten. Bertzalde, Beti Gazteko emakumeek ezin izan zuten punturik batu aurkari gogor baten aitzinean eta Gure Txokoa ere ezin irabazi dabil azken aldian eta puntu bat lortu zuen Matzadan.

Beti Gazteko Ohorezko Erregional mailako emakumeek 3-0 galdu zuten pasa den igandean Donostin, Antiguokoren kontra. Aurkari gogorra izan zuten lesakarrek aitzinean. Orain bertan sailkapeneko bigarren postua eskuratu dute donostiarrek, baina Mariño Real Union liderrarekin puntuetan berdinduta daude eta 30 puntu dituzte dagoeneko. Ainara Otxoteko bigarren entrenatzaileak kontatu digu nola joan zen jardunaldi hau.

Beti Gazteko Ohorezko Erregional mailako gizonezkoek berriz, 4-1 garaitu zuten Mastegin Beasain B taldea. Azken lau jardunaldietan garaipenik batu gabe zeuden lesakarrak, eta azkenik etxean hiru puntuak poltsikoratu ahal izan zituzten. Orain arteko emaitzen historikoa ikusita, Beti Gaztek denboraldi hasieratik lau garaipen batu ditu guztira, eta denak etxean izan dira, beraz ikus daiteke Mastegin duela indarra Lesakako taldeak. Irabazteak eman duten indarra aprobetxatuta, orain kanpoan saiatu beharko da zelairatzen joko bera ere.

Erregional mailan, Gure Txokoak berriz ere, hutsera berdindu zuen Trintxerpe taldearen kontra. Azken aldian garaipena ezin erdietsi daude beratarrak eta lehen itzulia bukatzeko gelditzen zaizkion bertze hiru jardunaldietan emaitza ona eskuratu behar dute, bigarren zatian igoera fasea jokatu nahi badute, eta horrelaxe kontatu digu Ganix Zubieta entrenatzaileak ere.

Nafarroako Ligan berriz, Lehen maila autonomikoko Baztanek 2-0 irabazi zuen Giltxaurdin Erriberri taldearen kontra. Euren gainetik kokatuta ailegatu zen aurkaria Elizondora, baina bertakoek maila ona ematen eta garaipena eskuratzen jakin zuten, etxean ere indartsu daudela erakutsiz. Iban Romo entrenatzailea ere pozik azaldu da taldeak egindako lanarekin.

Azkenik, Nafarroako Ligako Preferente mailako Doneztebek ere 1-0 irabazi zuen igande arratsaldean etxean, Universidad de Navarra taldearen kontra. Lan ona egin ondotik, hainbertze bilatutako gola lortu zuten doneztebarrek 80. Minutuan Larunberen eskutik. Joel Gil bigarren entrenatzaileka kontatu digunez, pozik zeuden etxean eta sailkapeneko laugarren postuan zegoen taldearen aitzinean itxura hagitz ona eman zutelako. Bide onean daudela ere eran digu eta heldu den larunbatean berriz ere etxean aritzeko gogoz daude.


REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika