BETI GAZTEKO GIZONEZKOEK, GURE TXOKOAK ETA BAZTANEK IRABAZI DUTE ASTEBURUAN
Futbola

BETI GAZTEKO GIZONEZKOEK, GURE TXOKOAK ETA BAZTANEK IRABAZI DUTE ASTEBURUAN

Beti Gazteko emakumeak eta Doneztebe aldiz, punturik batu gabe gelditu dira

Baztan-Bidasoaldeko futbol talde nagusiek bertze asteburu arrakastatsu bat jokatu dute. Beti Gazteko Ohorezko Erregional mailako gizonezkoek, Gure Txokoak Erregionalek eta Lehen Maila Autonomikoko Baztanek hiru puntuak osorik batu dituzte euren sailkapenetara. Beti Gazteko Ohorezko Erregional mailako emakumeek eta Preferente mailako Doneztebek berriz, porrot bana jaso dute.

Gipuzkoako Ligan, Beti Gazteko Ohorezko Erregional mailako emakumeek 2-0 galdu zuten pasa den larunbatean Tolosa B taldearen kontra. Zaila izanen zela bazekiten lesakarrek, denboraldiko lehen itzulian elkarren kontra jokatutako neurketan gertatu zena jakinda. Hala ere, Beti Gaztek bere jokoa erakutsi zuen eta golik sartu ez bazuen ere, lehiakor azaldu zen tolosarren zelaian, Ainara Otxoteko bigarren entrenatzaileak kontatu duenez.

Beti Gazteko Ohorezko Erregional mailako gizonezkoek berriz, 2-1 garaitu zuten Mastegin Elgoibar taldea. Dinamika onean zetorren aurkaria, hilabete oso batez porrotik jaso gabe, baina lesakarrak beldurrik gabe atera ziren etxeko zelaira eta euren indarra erakutsi zuten, hiru puntuak ere poltsikoratuz. Javier Escagües entrenatzaileak kontatu du nola joan zen partidua.

Erregional mailako Gure Txokoak ere sekulako garaipena eskuratu zuen asteburuan, Sanpedrotarra B taldearen kontra. 1-7ko markagailua erdietsi zuten beratarrek eta hiru puntuak poltsikoratuta, sailkapeneko liderrak dira momentu honetan, 12 punturekin, bigarren postuan dagoen Lazkaorekin berdinduta. Ganix Zubieta entrenatzaileak aipatu du talde hori bera, Lazkao, izanen dela beratarren heldu den asteburuko aurkaria.

Nafarroako Ligari dagokionez, Lehen Maila Autonomikoko Baztanek hirugarren garaipena segidan lortu zuen pasa den larunbatean etxean, Giltxaurdiko zelaian. 1-0 irabazi zion Azkoien taldeari eta Iban Romo prestatzaileak konfiantzarekin ikusten ditu orain bere jokalariak. Bi aurkari gogor izanen dituzte aitzinean heldu diren bi asteburuetan, sailkapeneko liderra eta hirugarren postuan dagoen taldea, eta beraz, baztandarrek euren indar guztia zelairatu nahi dute euren kontra lan ona egiteko.

Azkenik, Preferente mailako Doneztebek ezin izan zuen punturik batu asteburuko jardunaldian. Valle de Egües B taldea bisitatu zuten doneztebarrek eta bertako zelaian 1-0 galdu zuten. Saiatu baziren ere, ezin izan zuten golik sartu eta punturik batu gabe bueltatu ziren etxera. Joel Gil bigarren entrenatzaileak aipatu duenez, lanean segituko du orain taldeak heldu den asteburuan etxean garaipena eskuratzeko helburu garbiarekin. 


REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA

Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko

Real Unionek...

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”
Futbola

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”

Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK

Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra

Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika