BI KATEGORIATAN MUNDUKO TXAPELDUNAK IZAN DIRA BETI GAZTEKO TIRALARIAK

Ipar Irlandako Munduko Txapelketatik bederatzi domina ekarri dituzte lesakarrek Beti Gazte eta Euskal Herriaren izenean

Lesakako Beti Gazte Sokatira taldea Ipar Irlandan jokatu den Munduko Txapelketan izan da. Bertan, emaitza bikainak lortu ondotik, bederatzi dominekin etorri dira bueltan etxera.

Munduko txapeldunak izan dira bi kategoriatan: gizonezkoen 560 kilotan, Beti Gazteren izenean; eta 580 kiloko talde mistoan, Euskal Herriaren izenean. Horrez gain, bertze sei alditan suertatu dira munduko txapeldunorde (klub artekoan: emakumeak 500 eta 540 kilotan; gizonezkoak 600 kilotan; eta talde mistoarekin 580 kilotan; nazioartekoan: emakumeak 500 kilotan eta gizonezkoak 600 kilotan) eta brontzezko domina bat ere eskuratu dute (gizonezkoak 640 kilotan Euskal Herriaren izenean). 

Jokatu dituzten kategoria guztietan igan dira lesakarrak podiumera eta emaitza hauekin zenbait marka historiko ere lortu dituzte aurten. Hain zuzen ere, Euskal Herriak lehiatzen duenetik, lehen aldiz izan da munduko txapeldun talde mistoarekin. Gainera, Beti Gazteko gizonezkoek ere, 19 urteren ondotik, munduko txapeldun izatea lortu dute. Azken aldia Glasgowen izan zen, 2004. urtean. Hori guztia gutti balitz, Beti Gazte da munduko klub bakarra hiru taldeekin (emakumeekin, gizonezkoekin eta talde mistoarekin) dominak irabazi dituela Munduko Txapelketan. 

Hau guztiaz Beti Gazte Sokatira taldeko Irantzu Goienetxe, Ane Gurrutxaga, Beñat Ordoki eta Julen Palenzuelarekin aritu gara solasean. 

JAIZUBIA ZALDIKETA ESKOLAK EMAITZA EZIN HOBEAK LORTU ZITUEN II ANAGAN KOPAN

Zizurren jokatu zuten II Anagan Kopako bigarren fasea eta bi jardunaldietan garaipenak eskuratu zituen Irungo klubak

Euskadiko Hipika Federazioak...

HELENE ROBLESEK GARAIPEN BIKOITZA LORTU DU JOLASETAN ETA OBERENAN

Azken bi asteburuetan Tenis Badia klubean ari den Roblesek bi garaipen eskuratu ditu, Jolasetan eta Oberenan jokatutako Alebin mailako Openean

Tenis...

JAIZUBIA HIPIKA KLUBAK II. ANAGAN KOPAKO BIGARREN FASEA JOKATUKO DU ZIZURREN

Lehiaketa hirugarren kategoriakoa da eta Irundik 40 bat zaldizkok eta amazonak hartuko dute parte

Euskadiko Hipika Federazioak lau egoitzatan antolatzen du...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika