24 Urt, 2016
EBRO: Montoya, Gil, Alfonso, Maureta, álex García (Carlos Javier, 72’), Reche, Kevin Lacruz (Draman, 72’), Santigosa, Gabarre, Txema Pan (Tierno, 72’), Sergio Martínez.
REAL UNION: Txusta, Urkizu, Morcillo, Azkoiti, Aimar, Rodellar, Mujika (Barron, 70’), Mikel (Alonso Martins, 67’), Eneko Romo (Ribera, 73’), Ozkoidi, Eizmendi.
EPAILEA: Miguel ángel Vila Sánchez. Txartel horiak: Ebroko Reche (2) eta Real Unioneko Urkizu eta Mikel Alonso.
GOLAK: 0-1: Eneko Romo (69').1-1: Gabarre (81').
Zailena eginda markagailuan abantaila hartzea lortu ondoren, banakoa jaso du Real Unionek Zaragozan, Ebro hamar jokalarirekin ari zela. Puntu bakarrarekin konformatu behar izan du, beraz. Igande eguerdian jokatu dute Ebrok eta Unionek, baina La Almozara futbol zelaiko argiak piztu behar izan dituzte, behelainoaren ondorioz. Lehen zatian txuribeltzak nagusi izan dira berdegunean. Belar artifizialeko zelai txikia izanagatik ere, Real Unionek ez dio jokoa lantzeari uko egin. Ozkoidik eta Eneko Eizmendik izan dituzte abagune onenak.
Ebrok bigarren zatiaren hasieran eman du lehen abisua. Txustak esku hartu behar izan du, Gabarreren errematea urruntzeko. Itxura hobea hartzen hasi da neurketa etxekoentzat. 66.minutuan, berriz, zeharo aldatu da norabidea. Rechek bigarren txartel horia jaso du, eta jokalari bat gutxiagorekin utzi du Ebro. Hiru minutu beranduago, Eneko Romok 1-0ekoa sartu du, buruz, Mujikak ateratako korner batean. Maldan behera jarri zaio norgehiagoka Unioni. Hala ere, Zaragozako taldeak gogor jarraitu du lanean, puntu bat eskuratzeko itxaropenarekin. Saria 81.minutuan heldu da. Gabarrek banakoa sartu du, Txustak gelditutako jaurtiketa baten aldaratzean. Irabazteko aukera ona galdu du Real Unionek, eta arerioak aldendu egin zaizkio ondorioz. Barakaldok eta Castillak ez dute huts egin.
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...