Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
21 Ira, 2023
Jacobo Cuetararen taldea etxean ariko da berriz ere, eskenatoki berean Barçaren kontra emandako ikuskizunaren ondotik
Bidasoak denboraldiko hirugarren jardunaldia jokatuko du ortzirale honetan, irailaren 22an, bigarrena Artalekun. Barçaren kontra egin zuen partidu ikusgarri horren ondotik, etxean bueltan izanen da taldea bertze bi puntu poltsikoratzeko asmoz, eta sailkapenean, seitik bortz puntu eskuratzeko. Aurkari gogorra izanen du aitzinean, hala ere. Atletico Recoletas Valladolid etorriko da Irunera, momentuz neurketarik galdu ez duen taldea.
Emaitza onak pilatu ditu Bidasoak orain arte. Lau puntutik hiru eskuratu ditu eta bost ere izan nahi ditu ortzirale honen ondotik. Valladolid izanen du aitzinean, Artalekun, 20:00etatik aitzinera. Jacobo Cuetarak erran duen moduan, “neurketa interesgarria izanen da, oso lehiatua eta zaila”. Bi jardunalditik biak irabazi ditu aurkariak eta sailkapeneko bigarren postuan dago. “Momentu onean dago taldea, erraz irabazi dute eta forma bikainean daude”, gaineratu du entrenatzaileak.
Valladolidek “estilo bereizgarria” duela ere jakinarazi du Cuetarak: “Entrenatzaile desberdinak izan ditu eta joko aldatzen joan da, baina estilo bereizgarria du taldeak. Indibidualki ongi aritzen dira, jokalari desorekatzaileak ditu eta defentsan ere gogorrak dira. Guzti honekin ongi hasi dute Liga”.
Edonola ere, Bidasoa “aurkari zaila” dela ere onartu du prestatzaileak, “are gehiago etxean” daudenean eta “zaleen babesarekin”. Oraindik ere “sendotasuna” falta zaiela azpimarratu du Cuetarak, baina hala ere “bilakaera” izaten ari direla argitu du eta denboraldia “ongi” hasi dutela. Horregatik guztiagatik, eurek ere “aurkari zaila direla” azaldu du.
Eskuin hegalean arazoak izanen ditu Bidasoak bihar, entrenamendu baten faltan eta medikuaren ebazpenaren esperoan, Iñaki Cavero eta Tao Gey-Emparan biak minduta baitaude gaur. Arazoak konponduta, maila ona erakustera aterako dira bihar etxeko zelaira, ahalik eta puntu gehien batzeko asmoarekin.
(Argazkia: Arrate Morales)
Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...