BIDASOA ATLETIKO TALDEAK HISTORIA EGIN DU LIGAN

Sailkapeneko zortzigarren postuan sailkatu da eta denboraldiko helburu nagusia lortu du dagoeneko

Bidasoa Atletiko taldeak denboraldiko helburua lortu du eta historia egin du Ligan, bere multzoko bigarrena izanda eta sailkapen orokorreko zortzigarrena. Maila mantentzeaz gain, nazio mailako tituluarengatik borrokan arituko dira orain.

Durangon jokatu zen pasa den asteburuan Ligako jardunaldia. Bidasoa Atletiko Taldeko emakumeak hirugarren postuaren bila joan ziren hara, baina emaitza oraindik ere hobea izan zen. Lan bikaina egin ondotik, euren multzoko bigarren postua eskuratu zuten, sailkapen orokorreko zortzigarrena. Denboraldiko helburua lortu zuten horrela, maila mantentzea. Horrez gain, nazio mailako tituluarengatik borrokan aritzeko eskubidea lortu dute. Klubean historikoa da hau, 2016tik ez baitzuten hori bera lortua. Borrokan hortan Atletico San Sebastian ere izanen da (laugarren sailkatua), Playas de Castellon, Cueva de Nerja, Valencia Atletismo, Pielagos, Unicaja Jaen eta Pamplona Atleticorekin batera.

Durangon eman ziren emaitzarik onenak hauek izan ziren: Carla A. Martinez garaile 100 eta 200 metroko lasterketetan; Elena Martin garaile 1500 metroko lasterketan eta bigarren 800 metrokoan; lehen postua 4x100 errelebotan (Ana Gomez, Leire Martiarena, Martina Villar eta Laia Olascoaga); Goizane Garcia bigarren pisu-jaurtiketan eta mailu-jaurtiketan; Julene Arriaga bigarren 400 metroko lasterketan; bigarren postua 4x400 metroko errelebotan (Irune Muguruza, Julene Arriaga, Jone Isusi eta Alazne Garrido); hirugarren postuan, Laia Olascoaga 100 metroko lasterketan, Alaine Aguerralde 400 metrokoan eta Blanca Garcia xabalina-jaurtiketan. 

Adur Amilibia, Bidasoa Atletiko Taldeko ordezkaria:


HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

BIDASOA ATLETIKO BETERANOEK HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE EUSKADIKO TXAPELKETAN

Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan

Euskadiko...

HONDARRIBIAKO 10K HERRI LASTERKETA IGANDE HONETAN OSPATUKO DA

Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek

Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika