BIDASOA ATLETIKO TALDEAK MARKA EZIN HOBEEKIN BUKATU DU GIPUZKOAKO TXAPELKETA

Estatuko hiru minima lortu zituzten atleta gazteek, baita domina andana bat ere

Azpiko mailako Gipuzkoako Txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan Donostian. Bidasoa Atletiko 16, 18 eta 20 urtez azpiko atletek hartu zuten parte bertan eta marka ezin hobeekin bueltatu ziren etxera. Hainbat dominaz gain, estatuko hiru minima lortu zituzten irundarrek.

16 urtez azpiko mailan, BATek hamaika domina eskuratu zituen. Nabarmenenak 600 metroko lasterketan izan ziren, Hugo Vazquez eta Alai Cabellok lortutakoak. Vazquezek urrezko domina eskuratu zuen, 1:25,71ko denborarekin eta Cabellok zilarrezkoa, 1:26,71koarekin. Biak ere estatuko minimoa lortu zuten eta Espainiako Txapelketan arituko dira.

100 metro lauetan, Egoitz Miquelarenak irabazi zuen, 11,36 segundurekin, eta bere taldekide Markel Garrancho hirugarren izan zen (11,85). 100 metroko hesi-lasterketan berriz, Jon Gajate izan zen txapeldun (14,78) eta Rafael Caseau hirugarren (15,87). Caseau luzera-jauziko proban ere podiumeko hirugarren koskara igan zen, 5,66 metroko jauzia egin ondotik.

Naia Llorentek ere urrezko domina eskuratu zuen altuera-jauzian, 1,61 metroko jauzia eginez. Jaurtiketetan berriz, Uzuri Martiarenak disko-jaurtiketan irabazi zuen (28,20 metro) eta Ohiana Amado hirugarren izan zen (25,64 metro). Gizonetan, disko-jaurtiketan, Ibai Anautek ere brontzezko domina lortu zuen, 19,76 metroko jaurtiketarekin.

18 urtez azpiko taldean berriz, zazpi domina eskuratu zituzten guztira. Elaia Tapia izan zen Gipuzkoako bere mailako txapelduna, 5,61 metroko jauuzia egin ondotik. Marka honekin estatuko minimoa lortu zuen eta Espainiako Txapelketan izanen da Tapia. 100 metro lauetan, Leire Martiarenak irabazi zuen (12,41) eta bere taldekide den Alaine Aguerraldek ere 400 metrotan izan zen irabazlea (57,23). 1500 metroko lasterketan, Nahia Pikabeak bigarren postua eskuratu zuen (5:18,23) eta Lorea Cabezonek hirugarrena (5:18,23). Pisuan Jare Garcia igan zen podiumeko hirugarren koskara (9,89 metro) eta Luken Riverok ere postu bera eskuratu zuen 6,48 metroko jauziarekin.

20 urtez azpiko mailan, hiru domina irabazi zituen BATek. Laia Olascoagak eskuratu zuen urrezko domina 100 metrotan (12,24), eta Martina Villar hirugarren sailkatu zen proba berean (12,65). Mario Estanga ere irabazlea izan zen luzeran, 6,53 metroekin. Azkenik, Mae Mendiburuk zilarrezko domina eskuratu zuen 400 metrotan (1:00,12).

Master kategorian, Jose Maria Zabalak (M60) garaipen bikoitza eskuratu zuen 100 eta 400 metrotan, 13,06 eta 1:01,68ko denborekin hurrenez hurren. Garaipen bikoitpa lortu zuen baita ere Miguel Arburuak, diska (17,37) eta pisu-jaurtiketetan (8,05). Azkenik, Susana Ruizek (W45) urrezko domina eskuratu zuen 400 metrotan (1:08,54), eta Juana Maria Usabarrena (W75) garaile izan zen diska eta pisu-jaurtiketetan, 14,10 metro eta 6,66 metro eginez hurrenez hurren. 

HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

BIDASOA ATLETIKO BETERANOEK HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE EUSKADIKO TXAPELKETAN

Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan

Euskadiko...

HONDARRIBIAKO 10K HERRI LASTERKETA IGANDE HONETAN OSPATUKO DA

Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek

Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika