Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek
Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...
19 Urt, 2021 Kiroletik, Irratsaioa, Kirolak, Irun, Antxeta Irratia, Bidasoa Atletiko Taldea, Teresa Errandone, Irune Muguruza, Laia Olascoaga, Unai Gonzalez
Asteburuan parte-hartze libreko laugarren jardunaldiak jokatu zituzten Donostiko Belodromoan eta aurrekoetan bezala, Bidasoa Atletiko Taldeak ordezkaritza ugaria bidali zuen bertara.
Txapeleketa ofizialak hasi aurretik, Bidasoa Atletiko Taldeko atletek hilabeteak daramatzate gogor lanean. Duela aste batzuen antzera, asteburu honetan ere Donostiko Belodromoan jokatu diren parte-hartze libreko probetan lehiatu dira eta beste behin, marka zoragarriak erdietsi dituzte. Laster pista estaliko txapeleketekin hasiko dira, hain zuzen ere, Espaniako Kopa Bartzelonan otsailaren 6an eta Espainiako Txapelketa, Madrilen, otsailaren 21 eta 22an jokatuko da.
Eguneko marka aipagarriena, beste behin, Teresa Errandoneak egin zuen. 60 metro hesidunetan eta 60 metroetako proban parte hartu zuen eta bietan marka onak lortu zituen. Lehen proban, 8,24’’ segundutan bukatu zuen eta bigarrena, 7,55’’segundutan. Nabarmendu beharreko beste izena Irune Muguruzarena da, 17 urterekin absolutu mailan lehiatu zen eta Espainiako Txapelketarako minima lortzekotan izan zen. Muguruzak 60 metro hesidunetan eta 9,01’’-ko marka lortu zuen eta 200 metroetako proban, 25,83’’-tan geratu zuen kronoa. Oso gaztea den eta progresio handia izaten ari den atleta Laia Olascoaga da. 18 urtez azpikoa den atleta honek, 60 metroak 7,90’’ segundutan egin zituen eta 200 metroetako proban egindako debutean, 26,26’’-ko marka erdietsi zuen.
Gizonezkoen partaidetzari dagokionez, Unai Gonzalezek pertika jauzian egindako lana nabarmendu behar da. Bere marka pertsonala gainditu eta 4,45metroko langa gainditzeko gaitasuna erakutsi zuen.
Orotara, Bidasoa Atletiko Taldeak 76 atleta izan ziren Donostiko Belodromoan parte-hartze libreetan gutxi barru hasiko duten denboraldia prestatzen.
Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek
Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...
Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera
Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...
Espainiako Unibertsitate mailako 400 metroko hesi-lasterketan lortu zuen garaipena
Espainiako Atletismoko Unibertsitate mailako Txapelketa ospatu...
Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...
Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan
Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean,...