BIDASOA ATLETIKO TALDEAK TXINGUDI KORRIKAREN 24. EDIZIOA ANTOLATU DU

Txingudi Korrika herri-lasterketa aurkeztu berri du Bidasoa Atletiko Taldeak. Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren eta eskualdeko hainbat enpresa eta eragileren babesari esker antolatuta, mugaz gaindiko lasterketa aitzindariak bere 24garrena izango du.

Urtero bezala, Hendaiako Bidasoko Ordokitik, (Tribordeko esplanada) abiatu eta Hendaia eta Irun osoa zeharkatuz, Hondarribiko kiroldegiaren pistan izango du helmuga. Joan den urteaz geroztik 10K ibilbide homologatua du lasterketak, eta horrek marka hobetzeko eta aintzat hartua izan dadin helburu duten lasterkariak erakarriko dituelakoan dira antolatzaileak. Horren haritik, aurten ere erbiak izango dira marka egin nahi duenarentzat. 35 minutukoa azkarrena eta ordubeteko erreferentzia duena motelena.

Gogoan hartu, bestalde, Txingudi Korrika Txikia ere ospatuko dela goizean Laboral Kutxak babestuta. Goizeko 10:00etan hasiko dira adinaren araberako kategoria desberdinetako haurrekin Stadium Gal inguruan.

Izena emateko kirolprobak.com plataforman egin daiteke, lasterketa egunaren aurretik 15 euroan.


HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

BIDASOA ATLETIKO BETERANOEK HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE EUSKADIKO TXAPELKETAN

Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan

Euskadiko...

HONDARRIBIAKO 10K HERRI LASTERKETA IGANDE HONETAN OSPATUKO DA

Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek

Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika