Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira
Gipuzkoako alebin eta...
27 Urr, 2023
Adur Amilibia BATeko ordezkariak Espainiako Txapelketen berri eman digu, baita aurtengo Kross Ligaren inguruko informazioa ere
Bidasoa Atletiko Taldeko 20 urtez azpiko atletek hitzordu garrantzitsua izanen dute asteburu honetan. Izan ere, Madrilen eta Durangon izanen dira emakume eta gizonezkoak Espainiako Txapelketako finalak jokatzen. Lan ona egiten du harrobiarekin BATek eta hori euren kirolarien emaitzetan islatua gelditzen da. Hala ere, kezka bat du Adur Amilibia ordezkariak. Izan ere, Txingudiko pista ez da egokia beraientzat eta, azken aldian, zenbait atleta baliabide hobeen bila Irundik kanpo joan direla somatu du. Hori gehiago ez gertatzeko, Amilibiak beharrezkoa ikusten du Txenpereneako proiektua aitzinera eramatea.
Edonola ere, lanean dihardute Txingudin eta horren inguruan aritu da Antxeta Irratian Amilibia. Aurtengo Kross Ligaren berri eman digu eta hemendik urtea bukatu bitarte izanen dituzten hitzorduak zerrendatu dizkigu. Gainera, goi mailan ari diren Teresa Errandonea eta Iker Arozenaren inguruan ere aritu da, eta lesio banatik berreskuratuta, Ligan pentsatzen ari dira bi atletak, baita Joku Olinpikoetan ere Errandonearen kasuan.
Adur Amilibia, Bidasoa Atletiko taldeko ordezkaria
Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira
Gipuzkoako alebin eta...
Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan
Euskadiko...
Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek
Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...
Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera
Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...