BIDASOA ATLETIKO TALDEKO EMAKUMEEK HIRUGARREN POSTUA ESKURATU DUTE LIGAKO LEHEN HITZORDUAN

Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren gibeletik

Bidasoa Atletiko Taldeak bere helburua lortu zuen Ligako lehen jardunaldian. Hirugarren postua eskuratu zuten emakumeek, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismo taldeen gibeletik. Lehen hitzordu honetan aurtengo denboraldian izanen duten Ohorezko maila mantentzeko lehian lehen urratsak egin zituzten.

BATeko emakumeek lan ezin hobea egin zuten pasa den asteburuan Iruñean, Ligako lehen jardunaldian. Lehia estu baten ondotik, Irungo klubekoak hirugarren postuan sailkatu ziren. Podiuma ez zen bukaerara arte erabaki, 4x400 metroko erreleboak ospatu bitarte hain zuzen ere. Honen ondotik, 141,5 punturekin, hirugarren sailkatu zen BAT. Beraien aitzinetik, Playas de Castellon (223 puntu) eta Pamplona Atletismo (180 puntu) sailkatu ziren. Irundarrek gibeletik berriz, puntu bakarrera, Hospitalet sailkatu zen (140,5 puntu).

Emaitzen artean, azpimarragarria da emakumeek lortutako hainbat errekorrak. Carla Arwen Martinezek bi proba jokatu zituen eta bietan marka pertsonalik onena lortu zuen, baita klubeko errekorra ere. 100 metroko lasterketan emakumeen garaipen bakarra eskuratu zuen, 11,83 segundurekin eta, aipatu bezala, klubaren errekorra eta bere marka pertsonala hautsiz. 200 metroko lasterketan berriz, hirugarren izan zen (24,28 segundu), hemen ere klubeko errekorra eginez, baita bere marka pertsonala ere.

Irune Muguruzak berriz, 400 metroko hesi-lasterketan, Gipuzkoako errekor absolutua egin zuen, 59,07ko denborarekin, eta bigarren postua eskuratuz. Muguruzak klubeko errekorra egin zuen baita ere emaitza honekin. Goizane Garciak, pisu jaurtiketan 12,98 metro eskuratu zituen, hirugarren postua eginez eta klubeko errekorra ere hautsiz. Azkenik, Ana Pulgarinek ere klubeko errekorra egin zuen 5 kilometroko martxan, 23:42 minutuko denborarekin, eta bigarren postuan sailkatuz.

Hurrengo hitzordua maiatzaren 4an izanen da, oraindik zehaztu gabe dagoen egoitza, eta bertan, BATekin batera, Atletiko San Sebastian, Manresa eta Scorpio izanen dira lehian. 

Emaitza guztiak hemen: https://www.atletismobat.com/es/noticias/969-las-chicas-logran-el-objetivo-en-el-primer-encuentro-de-liga-tras-una-gran-actuacion-colectiva

HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

BIDASOA ATLETIKO BETERANOEK HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE EUSKADIKO TXAPELKETAN

Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan

Euskadiko...

HONDARRIBIAKO 10K HERRI LASTERKETA IGANDE HONETAN OSPATUKO DA

Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek

Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika