BIDASOA ATLETIKO TALDEKO GIZONEZKOAK 20 URTEZ AZPIKO ESPAINIAKO KLUBEN TXAPELKETAREN FINALEAN ARIKO DIRA

Emakumeak berriz, B finalean lehiatuko dira, eta 16 urtez azpiko taldeak ez bidaiatzea erabaki du, bidaiak duen kostuarengatik

Bidasoa Atletiko Taldeko 20 urtez azpiko taldeak garaipen garrantzitsu bat eskuratu du. Izan ere, Espainiako Kluben arteko Txapelketaren finalean egotea lortu du gizonezkoen taldeak. Emakumeak berriz, B finalean izanen dira lehian.

Heldu den urriaren 28an, Espainiako Kluben arteko Txapelketaren finala jokatuko da eta bertan izanen dira BATeko 20 urtez azpiko atletak. Zortzigarren postua eskuratu ondotik (13.925 puntu), klub onenen artean kokatu da irundarra eta horrela, A finalean lehiatzea lortu dute. Emakumeek berriz, 12.397 punturekin, hemezortzigarren postuan sailkatu dira eta beraz, B finala jokatuko dute. Horrela, klubak ordezkaritza izanen du Espainiako Kluben arteko Txapelketan, bai gizonezkoen kategorian, baita emakumeenean ere.

16 urtez azpikoek ez dute bidaiatuko

16 urtez azpiko taldeak bederatzigarren postua lortu zuen, eta B finala lehiatzeko txartela eskuratu zuen. Hala ere, bidaiaren kostu altua kontuan hartuta, klubak bertan ez parte hartzea erabaki du. 

HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

BIDASOA ATLETIKO BETERANOEK HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE EUSKADIKO TXAPELKETAN

Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan

Euskadiko...

HONDARRIBIAKO 10K HERRI LASTERKETA IGANDE HONETAN OSPATUKO DA

Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek

Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika