BIDASOA ATLETIKO TALDEKO ZAZPI ATLETA ESPAINIAKO FEDERAZIOEN TXAPELKETAN

Emakumeek nahiz gizonezkoek hamargarren postua eskuratu zuten

16 urtez azpiko Espainiako Federazioen Txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan. Euskadiko taldean, Bidasoa Atletiko Taldeko zazpi kirolarik hartu zuten parte eta, bai emakumeetan baita gizonezkoetan ere, hamargarren postua eskuratu zuten.

Emakumeei dagokionez, Naia Llorente izan zen altuera jauzian ia garaipena eskuratu zuena, Aitana Alonsorekin lehian. Biak 1,62 metroko listoia gainditu bazuten ere, Alonso izan zen irabazlea, saiakera baliogabe guttiago zituelako. Hala ere, Llorentek bigarren postu garrantzitsua lortu zuen. Bertzalde, Nerea Sorondok 4x100 erreleboetan parte hartu zuen eta, B finalean, hirugarren postua eskuratu zuen, 50,98ko denborarekin. Orokorrean, emakumeen taldeak hamargarren postua eskuratu zuen, 145,5 punturekin guztira. Podiumera Madril, Katalunia eta Andaluziako taldeak igan ziren.

Gizonezkoek ere hamargarren postua eskuratu zuten azkenean, 136 punturekin guztira. Irabazlea Valentziako taldea izan zen, Madrilgo eta Kataluniako taldeen aitzinetik. Euskadi taldea osatzen BATeko Egoitz Miquelarena, Markel Garrancho, Alai Cabello, Hugo Vazquez eta Jon Gajate izan ziren. Miquelarenak 100 metroko lasterketan parte hartu zuen eta finalerdian, bostgarren helmugaratu zen, 11,98ko denborarekin. Garrancho berriz, 300 metroko lasterketaren B finalean, hirugarren izan zen, 38,17ko denbora eginez. Biak ere 4x100 erreleboan parte hartu zuten. Proba honetako B finalean bostgarren izan zen taldea (45,39).

Cabellok 600 metroko lasterketaren B finalean parte hartu zuen eta bigarren sailkatu zen, 1:28,93ko denborarekin. Vazquez berriz, bi probetan lehiatu zen: 1000 metrotan hamargarren izan zen (2:40,63) eta 4x300 erreleboan, laugarren (2:36,92). Azkenik, hesi lasterketan, Gajatek 100 metroko proban parte hartu zuen eta hirugarren izan zen bigarren finalerdian, 15,09 segunduko denborarekin. 

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

IRUNE MUGURUZAK GIPUZKOAKO ERREKOR ABSOLUTUA ESKURATU DU

Espainiako Unibertsitate mailako 400 metroko hesi-lasterketan lortu zuen garaipena

Espainiako Atletismoko Unibertsitate mailako Txapelketa ospatu...

BIDASOA ATLETIKO TALDEKO EMAKUMEEK HIRUGARREN POSTUA ESKURATU DUTE LIGAKO LEHEN HITZORDUAN

Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...

MADDALEN JIMENEZ BERATARRAK IRABAZI DU BERE HERRIKO MENDI MARATOI ERDIA

Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan

Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean,...

ANA PULGARIN ZORTZIGARREN NAZIOARTEKO MARTXA TXAPELKETAN

Carla Martinezek klubeko errekorra hautsi zuen Alacanten 200 metroko lasterketan

Nazioarteko Martxa Txapelketa ospatu zen pasa den apirilaren 6an...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika