BIDASOA BARÇAREKIN PUNTUETAN BERDINDUTA
Eskubaloia

BIDASOA BARÇAREKIN PUNTUETAN BERDINDUTA

Valladoliden kontra 31-27 irabazi ondotik, talde irundarrak bortz puntu batu ditu sailkapenera

Bidasoak bertze bi puntu batu zituen sailkapenean pasa den ortziralean. Recoletas Atletico Valladolid izan zuen aitzinean eta partidu gogor baten ondotik, garaipena eskuratzeko gai izan ziren irundarrak. Bortz punturekin, Barçarekin berdinduta dago Jacobo Cuetararen taldea, bigarren postuan.

Aitzinetik jarri zen markagailuan Bidasoa partiduaren hasieran. Hiru tantoko abantaila eskuratu zuen taldeak lehen hamaika minutuetan, baina orduz geroztik, Valladolidek indarra erakutsi zuen eta neurketa berdintzea lortu zuen. Gainera, aurrea ere hartu zuen aurkariak eta 13-14ko emaitzarekin ailegatu zen atsedenaldira.

Bigarren zatian, partidua iraultzeko asmoz atera ziren kantxara etxeko jokalariak. Lehen partzialean dagoeneko, 16nako berdinketa eskuratu zuten eta berriz ere aitzindu egin ziren markagailuan. 51. minutuan, hain zuzen ere, bortz goleko errenta lortu zuen Bidasoak (26-21) eta horrela segitu zuten 60 minutuan pasatu arte. Azkenean, 31-27ko markagailuarekin bukatu zen partidua eta Bidasoak bertze garaipen bat poltsikoratu zuen.

Honen ondotik, talde irundarrak Logroño bisitatuko du, heldu den larunbatean (irailaren 30ean), 19:00etatik aitzinera.

(Argazkia: Arrate Morales)

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

BIDASOAK ATE IREKIKO SAIOA ANTOLATU DU EMAKUME INFANTILENTZAT
Eskubaloia

BIDASOAK ATE IREKIKO SAIOA ANTOLATU DU EMAKUME INFANTILENTZAT

Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun

CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...

JACOBO CUETARA: “NEURKETA BEREZIA IZANEN DA, BAINA TXAPELDUNORDETZA LORTU BEHAR DUGU DENAREN GAINETIK”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “NEURKETA BEREZIA IZANEN DA, BAINA TXAPELDUNORDETZA LORTU BEHAR DUGU DENAREN GAINETIK”

Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika