BIDASOA CHAMPIONS LEAGUEKO BIGARREN FASEAN EGONGO DA
Eskubaloia

BIDASOA CHAMPIONS LEAGUEKO BIGARREN FASEAN EGONGO DA

Finlandian ere garaipena erdiesteko gai izan da Jacobo Cuetararen taldea, Cocks baino hobeagoak izan dira 60 minutuetan zehar eta bi puntu hauen bitartez, Bidasoak Velux EHF Champions Leagueko bigarren fasean egongo da

18 – Riihimäki Cocks (9+9): Shitsko, Tamminen (5, 2 pen.), Lukyanchuk (1), Syrjala, Memic, Evgeny Semenov, Nenita (2); Koistinen, Yuri Semenov (6), Ronnberg, Zupanjac, Kreicbergs (1), Puljizovic (1), Gugleta (2).

28 – Bidasoa Irun (12+16): Ledo, Cavero (3), Orbovic (2), Crowley (1), Esteban Salinas (1), De la Salud (3), Renaud (7); Rangel, Zabala (1), Kauldi (7, 2 pen.), Serrano (3), Barthe, Azkue, Tesoriere, Da Silva, Seri. 

Izugarria da Bidasoak bizitzen ari den momentua, Champions Leaguen hasi zuen urtea eta garaipen sendoak eskuratuta, Bidasoak bigarren fasean sailkatzea lortu du. Oraingoan, Cocks talde finladiarraren aurka garaipena eskuratu du, Finlandian etxetik kanpo, hamar golen abantailarengatik (18-28).

Neurketari erreparatuz, Bidasoak oso fin hasi zuen partidua. Defentsan sendo aurkitzen ziren, Xoan Ledok lehen jartiketak gelditu zituen eta Orbovicek, Caverok, eta Renaudk zortzigarren minutuan 0-3koarekin heltzera ahalbidetu zuen. Abantaila hori lehen zati osoan zehar mantendu zen 28.minutura arte, Esteban Salinasen golaren bidez, lehen zatiko abantailarik nagusiena eskuratu baitzuen (7-12). Ordea, etxekoek erreakzio txiki bat izan zuten eta 9-12koarekin neurketa atsedenaldira iritsi zen.

Bigarren zatia bide beretik jarraitu zuen, pixkanaka pixkanaka abantaila handitzen joan ziren, horrela, 40.minutuan Renaudk 13-18koa jarri zuen. Jokalari frantziarraren gol berri baten bidez, Serranoren bik, eta Kauldiren beste bik etxeko taldea 15-23koarekin hutsartea eskatzera behartu zuten. Renaud eta Kauldi Odriozola zazpi tanturekin bakoitzak, neurketako golegile nagusiak izan ziren, biek izugarrizko neurketa jokatu zuten. Lasaitu ordez, Bidasoak zauria handitu nahian erasotzen jarraitu zuen eta 3-5eko amaierako partzial baten ondoren, neurketa 18-28 bukatu zen, beste behin ere, bi punturekin bueltatuko dira Irunera Jacobo Cuetararen jokalariak.

Garaipen honen bidez, Bidasoak Velux EHF Champions Leagueko bigarren fasean sailkatu da, baina oraindik aurkaria zein izango den ezagutzeko bi jardunaldi itxaron beharko dute. Asteazkenean jokatuko duten aurkaria bai ezagutzen dute ordea, Bidasoak Asobal Ligako jardunaldi berri bat jokatu du Artalekun Puerto Sagunto talde valentziarraren aurka.  

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika