Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
17 Aza, 2019 Irun, Bidasoa, Balonmano, Velux EHF Champions League, Cocks
Finlandian ere garaipena erdiesteko gai izan da Jacobo Cuetararen taldea, Cocks baino hobeagoak izan dira 60 minutuetan zehar eta bi puntu hauen bitartez, Bidasoak Velux EHF Champions Leagueko bigarren fasean egongo da
18 – Riihimäki Cocks (9+9): Shitsko, Tamminen (5, 2 pen.), Lukyanchuk (1), Syrjala, Memic, Evgeny Semenov, Nenita (2); Koistinen, Yuri Semenov (6), Ronnberg, Zupanjac, Kreicbergs (1), Puljizovic (1), Gugleta (2).
28 – Bidasoa Irun (12+16): Ledo, Cavero (3), Orbovic (2), Crowley (1), Esteban Salinas (1), De la Salud (3), Renaud (7); Rangel, Zabala (1), Kauldi (7, 2 pen.), Serrano (3), Barthe, Azkue, Tesoriere, Da Silva, Seri.
Izugarria da Bidasoak bizitzen ari den momentua, Champions Leaguen hasi zuen urtea eta garaipen sendoak eskuratuta, Bidasoak bigarren fasean sailkatzea lortu du. Oraingoan, Cocks talde finladiarraren aurka garaipena eskuratu du, Finlandian etxetik kanpo, hamar golen abantailarengatik (18-28).
Neurketari erreparatuz, Bidasoak oso fin hasi zuen partidua. Defentsan sendo aurkitzen ziren, Xoan Ledok lehen jartiketak gelditu zituen eta Orbovicek, Caverok, eta Renaudk zortzigarren minutuan 0-3koarekin heltzera ahalbidetu zuen. Abantaila hori lehen zati osoan zehar mantendu zen 28.minutura arte, Esteban Salinasen golaren bidez, lehen zatiko abantailarik nagusiena eskuratu baitzuen (7-12). Ordea, etxekoek erreakzio txiki bat izan zuten eta 9-12koarekin neurketa atsedenaldira iritsi zen.
Bigarren zatia bide beretik jarraitu zuen, pixkanaka pixkanaka abantaila handitzen joan ziren, horrela, 40.minutuan Renaudk 13-18koa jarri zuen. Jokalari frantziarraren gol berri baten bidez, Serranoren bik, eta Kauldiren beste bik etxeko taldea 15-23koarekin hutsartea eskatzera behartu zuten. Renaud eta Kauldi Odriozola zazpi tanturekin bakoitzak, neurketako golegile nagusiak izan ziren, biek izugarrizko neurketa jokatu zuten. Lasaitu ordez, Bidasoak zauria handitu nahian erasotzen jarraitu zuen eta 3-5eko amaierako partzial baten ondoren, neurketa 18-28 bukatu zen, beste behin ere, bi punturekin bueltatuko dira Irunera Jacobo Cuetararen jokalariak.
Garaipen honen bidez, Bidasoak Velux EHF Champions Leagueko bigarren fasean sailkatu da, baina oraindik aurkaria zein izango den ezagutzeko bi jardunaldi itxaron beharko dute. Asteazkenean jokatuko duten aurkaria bai ezagutzen dute ordea, Bidasoak Asobal Ligako jardunaldi berri bat jokatu du Artalekun Puerto Sagunto talde valentziarraren aurka.
Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan
CD Bidasoak eta Hondarribia...
Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan
Bidasoa Irungo...
Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan
III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...
CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko
CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...
Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....