BIDASOA CUENCA-REN AURKA ARITUKO DA ARTALEKUN
Eskubaloia

BIDASOA CUENCA-REN AURKA ARITUKO DA ARTALEKUN

Geldialdia eta gero, irundarrak etxean neurtuko dira Incarlopsa Cuenca taldearen kontra, asteazkenean 20:30ean

Denboraldiko lehen zatia bukatuta eta geldialdia eginda, Bidasoa berriz martxan jarriko da Incarlopsa Cuenca taldearen aurka izango duen hitzorduarekin. Neurketa Artalekun jokatuko da, bihar azaroaren 10ean, arratsaldeko 20:30ean. Jacobo Cuetarak gaurko prentsaurrekoan aipatu duen moduan, “atsedenaldia beti ona da indarberritzeko. Emaitza onak lortu ditugu orain arte eta gogotsu gaude erritmo honekin jarraitzeko”.

Cuenca taldea etsai zaila izango dela ere onartu du entrenatzaileak: “Arerio gogorra da. Bai bakarkako erasoan eta baita defentsan ere oso sendoak dira. Elkartasun handia duen taldea da eta oso lehiakorra”. Hala ere, esan daiteke Bidasoa abantailarekin aterako dela jokalekura, izan ere, Cuetarak esan duenez, “taldeak garapena izan du orain arte, hobetzen joan da eta sailkapeneko bigarren postuan gaude. Partidu asko jokatu ditugu jada etxetik kanpo eta ongi kokatuta dauden beste talde askoren kontra, eta hori abantaila da guretzat”.

Biharko neurketan Tao Gey baja izango dela ere azaldu du Jacobok: “Bizkarra mindua du Puente Genileko partidutik, eta printzipioz bihar ez da arituko. Ikusiko dugu ea gaur entrenamenduekin has daitekeen”.

Odriozola eta Sierraren berrien inguruan

Jacobo Cuetara Kauldi Odriozola eta Jose Manuel Sierraren agurraz ere mintzatu da: “Lantalde oso ona gara, profesionalki eta pertsonalki, eta pena da, baina zentzuzko agurrak dira”. Sierraren erretiroaren inguruan, Cuetarak esan du beraientzat “ohore handia” dela Bidasoa aukeratu izana eskubaloia uzteko, eta gaineratu du “errendimendu oso ona” izaten ari dela eta agur esateko “urte polit bat” izan daitekeela.

Kauldiren talde aldaketaz ere harro dagoela onartu du: “Klubean sartu zenean, horrelako jokalari baten formakuntzan parte hartzea niretzat ardura handia zela esan nuen. Oso harro nago lortu duenarekin eta tamaina honetako eskaintza bat jaso duelako”. Aurretik ere, eskaintza asko egin dizkiotela aipatu du entrenatzaileak: “Aintzat hartu behar dugu beste guztietan gurekin geratzea eta gurekin disfrutatzea erabaki duela”. Baina oraingo honetan, hain eskaintza handia izanda, Cuetarari ere zilegizkoa iruditzen zaio hau aprobetxatzea: “Taldea hobetzen doan heinean, jokalariak ere hobetzen doaz eta normala da eskaintza onak jasotzea. Honek esan nahi du lana ondo egiten ari garela”.

BIDASOAK BOST PUNTURA IREKI DU HIRUGARREN SAILKATUAREKIKO TARTEA
Eskubaloia

BIDASOAK BOST PUNTURA IREKI DU HIRUGARREN SAILKATUAREKIKO TARTEA

34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun

Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...

BIDASOA IRUN EUSKAL KOPA IRABAZLE BEDERATZIGARRENEZ SEGIDAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN EUSKAL KOPA IRABAZLE BEDERATZIGARRENEZ SEGIDAN

Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak

Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...

JACOBO CUETARA: “NEURKETA ZAILA ETA GARRANTZITSUA IZAN DAITEKE SAILKAPENEKO BIGARREN POSTUARI BEGIRA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “NEURKETA ZAILA ETA GARRANTZITSUA IZAN DAITEKE SAILKAPENEKO BIGARREN POSTUARI BEGIRA”

Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun

Bidasoa Irunek Euskal Kopa...

BIDASOAK LEONEN UTZI ZITUEN PUNTUAK
Eskubaloia

BIDASOAK LEONEN UTZI ZITUEN PUNTUAK

Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan

Bidasoa Irunek 33-32ko...

JACOBO CUETARA: “LEON BIGARREN ITZULIKO TALDERIK ONENETAKOA DA, ETXEAN BATEZ ERE, ETA ZAILA IZANEN DA GARAIPENA LORTZEA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “LEON BIGARREN ITZULIKO TALDERIK ONENETAKOA DA, ETXEAN BATEZ ERE, ETA ZAILA IZANEN DA GARAIPENA LORTZEA”

Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan

Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN
Eskubaloia

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika