BIDASOA ERREGE KOPAKO AZKEN FASEAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO AZKEN FASEAN

Fundacion Agustinos Alicante taldea gainditu zuen atzo talde horiak txapelketako hirugarren kanporaketan

Bidasoa Irun Errege Kopako azken faserako sailkatu da, Fundacion Agustinos Alicante taldea gainditu ondotik. Txapelketako hirugarren kanporaketa zen eta 28-32ko markagailuarekin irabazi zuen talde horiak. Azken fasea berriz, maiatzaren 31tik ekainaren 2ra ospatuko da, oraindik erabaki gabe dagoen egoitza batean. Bidasoarekin batera, Barça eta Logroño egonen dira bertan, iazko finalistak. Horiez gain, gaur jakinen da zein bertze bortz talde arituko diren beraiekin batera azken fasean.

Lehen zatia hasi eta berehala, Bidasoak bere alde jarri zuen markagailua. Hala ere, bi taldeetako atezainek egindako lan onari esker, baita jokoaren erritmo altuaren ondorioz, talde horiak lortutako errenta ez zen zabalegia izan. 0-3ko partziala egin ondotik, ordea, Irungo taldeak bortz goleko abantaila lortu zuen (6-11, 12. minutuan). Alde hori mantenduta, atsedenaldira 13-17ko emaitzarekin ailegatu ziren bi taldeak.

Aldageletatik bueltan, Bidasoak bere nagusitasuna mantentzen jakin zuen, sufritu gabe, eta horrela, azken faserako txartela lortu zuen, Agustinos Alicante taldeari 28-32ko markagailuarekin irabazi ondotik. Azken zatiko unerik azpimarragarriena, Ander Garciaren partehartzea izan zen, baita azken minutuan egin zuen lehen geldiketa ere.

Heldu den hilabetean jokatuko da, oraindik zehaztu gabe dagoen egoitzan, Errege Kopako azken fasea. Hain zuzen ere, maiatzaren 31tik ekainaren 2ra bitarte jokatuko da txapelketaren finala eta hori jokatzeko, hiru talde daude dagoeneko sailkatuta. Bidasoarekin batera, iazko finalistak egonen dira bertan, Barça eta Logroño. Hauez gain, gaur erabakiko da zeintzuk izanen diren lehian egonen diren bertze bortz taldeak.

Hala ere, horren aitzinetik, Plenitude ASOBAL Ligari segidan emanen diote bidasotarrek etxean. Larunbat honetan, apirilaren 13an, Artalekun jasoko dute Blendio Sinfin taldea, 16:00etan.

(Argazkia: Fundacion Agustinos Alicante)

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika