Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
04 Ots, 2022
Irundarrek bihar jokatuko dute Anaitasunaren aurka derbia, arratsaldeko 20:30ean Iruñean
Bidasoak bihar beste hitzordu garrantzitsu bati aurre egin beharko dio, izan ere, urteko bigarren neurketa jokatuko du, Asobal Ligako lehendabizikoa. Oraingo honetan, Anaitasunaren aurka arituko dira irundarrak, Iruñeako kiroldegian, arratsaldeko 20:30ean.
Jacobo Cuetara entrenatzaileak gaur goizeko prentsaurrekoan adierazi duenez, “erronka polita da” taldeareantzat, “gustora prestatzen eta jokatzen den horietakoa”. Gainera, “estrategia lantzen den norgehiagoka” dela ere azpimarratu du, “talde alai baten kontra eta maila altu batean jokatzen duena, gol askorekin”. Horregatik, “ikuslearentzat partidu polita” izango dela esan du.
Anaitasunaren inguruan garrantzitsuena “defentsan sendotasuna” edukitzea dela azaldu du, izan ere, “erritmo bizian” aritzen den arerioa da eta “kontraeraso askoko neurketa izango da”. Hala ere, “norgehiagoka parekatua eta zaila” izango dela aurreratu du Cuetarak: “Anaitasunaren aurkako derbia neurketa berdindua eta zaila izango da. Gainera, beraien kantxan arituko gara eta badakigu bertan aritzeak duen zailtasuna”.
Bidasoa urteko lehendabiziko jardunaldia irabaztetik dator eta horrek taldeari lasaitasuna eman badio ere, entrenatzaileak zuhurtziaz jokatu behar dutela adierazi du: “Oso pozik nago taldearen sendotasunarekin. Emaitzaz gain, sentsazio onak izan genituen eta hori oso garrantzitsua da. Hala ere, kontuz ibili behar dugu maila hori egonkortu behar delako”.
Biharko neurketa denboraldiko zati honen bigarren proba izango da, batez ere, urtarrilean kanpoan izan diren jokalariekin berriz ere lana finkatzeko. Izan ere, Kauldi Odriozola, Rodrigo Salinas eta Matheu da Silva beste sistema batekin aritu dira selekzioekin eta orain Bidasoara bueltatzean berriz ere puzzlearen pieza guztiak ahokatu behar dituzte. Edonola ere, asteazkenean taldea bat etorri zen eta hori “jardunaldiko daturik garrantzitsuena” izan zela aitortu du Jacobo Cuetarak.
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...