Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
07 Mar, 2022
Bihar Bidasoak neurketa izango du Fenix Toulouse HB-ren aurka, arratsaldeko 18:45ean
Bidasoak bihar jokatuko du EHF European League-ko Multzoen Faseko azken jardunaldia, eta Fenix Toulouse HB taldearen aurka izango da. Nahiz eta hurrengo faserako sailkatuak dauden jada, irundarrak borrokatzera eta bere maila onena erakustera joango dira Toulousera.
Gaur goizean Borja Burguete, Bidasoako bigarren entrenatzailea, azaldu da prentsaren aurrean, biharko norgehiagokaren atarian. Izan ere, Jacobo Cuetara, Jon Azkuerekin batera, Madrilen zegoen Errege Kopako zozketaren ospakizunean. Beraz, oraingoan Burguete izan da biharko neurketaren xehetasunak eman dituena. Entrenatzaileak aipatu duen moduan, Bidasoak “ez du ezer jokoan”, hurrengo faserako sailkatu baitziren orain dela bi jardunaldi, eta horregatik Toulousen aurrean “buruarekin jolastu” behar dutela onartu du. “Minutuak banatu behar ditugu eta garrantzitsuena taldea sentsazio onekin amaitzea izango da”, gaineratu du.
Talde irundarra nekea pilatzen joan da azken asteetan. Hain zuzen ere, Burguetek berak jakinarazi duenez, “azken bost asteetan 13 partidu jokatu ditugu”, eta honek hurrengo hitzorduetarako indarra gordetzera behartuko ditu jokalariak. Gainera, Jon Azkueren eta Rodrigo Salinasen bajei, azken egunotan Kauldi Odriozolarena ere gehitu zaie, eta kontuz ibili beharko dira jokalari gehiago ez galtzeko. “Oso garrantzitsua da jendea ez lesionatzea eta prest egotea igandean jolasteko, beste partidu garrantzitsu bat dugulako”, adierazi du bigarren prestatzaileak.
Fenix Toulouse HB taldearen inguruan, “oso talde ona” dela onartu du Burguetek, eta horrela erakusten ari dira “liga guztietan goian” baitaude. Hala ere, Bidasoa ez da kikilduko eta bereizten duen izaera erakutsiko du beste behin kantxan. “Guk gure DNA-rekin jarraituko dugu, borrokan eta ahal dugun partidu onena egiten”, amaitu du entrenatzaile hondarribitarrak.
Honekin guztiarekin, EHF Ligako Multzoen Faseko azken jardunaldi hau bihar jokatuko da Toulousen, bertako taldearen aurka, arratsaldeko 18:45ean. Zuzenean ikusteko aukera ere izango dela adierazi dute, ETB4 katean, DAZN-en eta EHF TV-n.
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...