Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
29 Abu, 2022
Talde irundarrak Erromoren aurka jokatu zuen eta 27-38ko markagailuarekin eskuratu zuen garaipena
Bidasoak ortzirale arratsaldean jokatu zuen Getxon Euskadi Open Cup txapelketako finala eta bertan, Erromoko Eskubaloi taldearen kontra, 27-38ko markagailuarekin eskuratu zuen garaipena, zazpigarren aldiz jarraian lortuz lurralde-titulua.
Talde irundarra nagusi izan zen neurketa guztian zehar eta protagonismo berezia izan zuten bertan Gorka Nieto, Eneko Furundarena, Julen Mujika, Julen Urruzola, Asier Iribar, Tao Gey-Enparan eta Xabier Barreto gazteek. Izan ere, lehen taldeko jokalarien faltak ordezkatu zituzten eta Harbaoui Mehdi atezainarekin batera, partidari indarrez egin zioten aurre.
Abantaila hartu zuen segidan Bidasoak eta bukaera arte bere alde mantendu zuen markagailua. Lehen zatia 11-16koarekin amaitu zen. Lortutako errenta hau, bigarren zatiko lehen 15 minutuetan zabaldu zuten eta bederatzi goleko hutsunea ireki zuten bidasotarrek markagailuan. Hau aprobetxatuta eta beraien indarra erakutsiz, 27-38koarekin bukatu zen txapelketako azken partida eta Bidasoak eraman zuen txapeldunaren titulua.
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...