Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
12 Urr, 2022
Talde irundarrak 28-36ko markagailuarekin garaitu du Tolosa Euskal Kopako finalerdian
Bidasoak 28-36ko markagailuarekin garaitu du Tolosa, gaur Usabalen jokatu den Euskal Kopako finalerdian. Talde irundarrak harrobiko Joshua Omojola eta Xabier Landa atezainekin eta lehen lerroko Unax Berges eta Bingen Beraiz gasteiztarrarekin jokatu du goizean, lehen taldeko hainbat jokalari euren selekzioarekin bilduta daudelako.
Lehen zatian etxeko taldea agintzen hasi da, baina Dariel Garciak bostgarren minutuan sartutako golari esker, Bidasoak markagailua bere alde jarri du neurketaren bukaerara arte. Poliki-poliki aldea handitzen joan da talde irundarra, atsedenaldira bost goleko errentarekin ailegatu den arte (13-18).
Bigarren zatian, bidasotarrek beraien jokoa ezarri eta indarrez aritu dira Tolosaren kontra. Markagailuko aldea 12 golekoa ere izan da momentu batean, nahiz eta etxeko taldeak hori zortzira murriztea lortu duen partidaren amaierarako. Horrela, 28-36koarekin bukatu dute gaurko jardunaldia eta beraz, Bidasoak irabazi du Euskal Kopako finala jokatzeko txartela, Romo eta Trapaga taldeen arteko finalerdiko irabazlearen kontra jokatuko duena.
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...
Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun
Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...