Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
26 Urt, 2023
Klub txuribeltzak eta Irungo erakundek sinatu duten akordioa 2023ko abendura arte luzatuko da
Bidasoa Frutak S.L., Irungo erakundea, Real Unionen babesle berria izanen da. Klub txuribeltzak eta enpresa irundarrak akordio bat sinatu berri dute, 2023ko abendura arte luzatuko dena.
2019an sortu zen Bidasoa Frutak enpresa eta Letxunborro Etorbidean du egoitza. Fruta eta barazkien handizkako eta txikikazko merkataritzan aritzen da lanean establezimendu espezializatuekin. Gaur egun, hamar bat langilek osatzen dute enpresa eta bost banaketa-furgoneta dituzte.
Enekoitz Urtxegi enpresako zuzendaria oso pozik azaldu da Real Unionekin sinatu duen akordioarekin: “Oso pozik gaude familia txuribeltzaren kide izango zarelako”. Urteak joan ahala, gora egin du Bidasoa Frutak eta, gaur egun, Gipuzkoako zenbait herrietan egiten dute banaketa: "60 urtetik gorako familia-esperientzia dugu sektorean eta, gaur egun, Irunen, Hondarribian eta Hendaia banatzeaz gain, Donostian, Oiartzunen, Lezon, Pasaian, Zumaian, Orion, Tolosan, Hernanin eta Astigarragan ere baditugu bezeroak”.
Real Unioneko Administrazio Kontseiluko presidente den Igor Emery ere pozik azaldu da Bidasoa Frutak-ek klub txuribeltzaren proiektuarekin bat egin dutelako: “Oso pozik gaude babes berri hau iragartzeaz eta pixkanaka enpresa berriak proiektuarekin bat egiteaz”.
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...