BIDASOA GARAITEZINA ETXETIK KANPO
Eskubaloia

BIDASOA GARAITEZINA ETXETIK KANPO

Puerto Saguntori irabazi ondotik, talde irundarrak lehen itzuliko puntuen errekorra lortu du aurten

Bidasoak etxetik kanpo galdu gabe segitzen du eta beraz, bertze garaipen batekin bukatu du asteburua. Pasa den larunbatean, Puerto Saguntoren etxean, 26-32ko markagailua lortu zuen eta bertze bi puntu batuta, 25 ditu orain sailkapenean. Marka honekin klubaren lehen itzuliko puntuen errekorra lortu dute.

Lehen zatiaren hasieran indarrez kantxaratu zuen Bidasoa Puerto Sagunton. Hamargarren minuturako 3-10eko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak, eta aurkaria bi hutsarte eskatzera behartu zuen. Orduan ailegatu zen etxekoek erantzuna, eta hamar minutu beranduago, ia emaitza berdintzea lortu zuten valentziarrek, 10-11koa lortuz. Hala ere, Jacobo Cuetararen mutilek zituzten besoak jeitsi, eta atsedenaldia baino lehen, tartea laura ireki zuten, 13-17koa ezarriz.

Bigarren zatian, hasierako maisutasun hori erakusten segitu zuen Bidasoak, eta 37. minutuan, zazpi goleko errenta lortu zuen (15-22). Azken ordu erdiko errentarik altuena 8koa izan zen, 23-31 eta 24-32, baina garaipena eskutan zegoela ikusirik, erritmoa apaldu eta seiko errentarekin irabazi zuten azkenean irundarrek, 26-32ko emaitzarekin.

Bi puntu gehiago batuta, Bidasoak 25 ditu orain bere poltsikoan eta lehen itzulia 27rekin ere bukatu dezake, heldu den asteartean (abenduaren 12an) Cuencaren kontra Artalekun jokatuko duen partiduan. Gabonetako atsedenaldia baino lehenagoko Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia izanen da, baina ez azken hitzordua. Izan ere, asteburuan, Espainiako Kopa jokatuko da Irunen.

(Argazkia: Pepa Conesa)

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN

Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan

III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN
Eskubaloia

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN

CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko

CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN

Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak

Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika