Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...
25 Urr, 2022
Europako astearteetan afariak eskainiko dituzte Irungo zenbait ostatuek eta bezeroak bi pertsonentzako bidai baten zozketan sartuko dira
Bidasoa eta Aguas Santas Milaneza taldeen arteko neurketa dela eta, klubak eta Irungo ostalariek bat egin dute hasiko den EHFko Multzo Fase honetan ekimen bereziak antolatzeko. Honen helburua, Europako gauak girotzeaz gain, pandemiaren ondorioak arintzea izanen da, baita Artalekutik kanpo eskubaloia bizitzea ere.
Talde bidasotarrak gaur emanen dio hasiera EHFko Multzo Faseari, eta otsailera bitarte astearteetan, Europako Txapelketako neurketak jokatuko ditu. Partida guzti hauetaz gozatzeko, Bidasoak, Irungo Udalak eta Denok Bat ostalarien elkarteak bat egin dute eta horren arabera, azken hauek afariak eskainiko dituzte asteartero beraien taberna eta jatetxeetan, 20:00etatik 23:00etara bitarte. Gainera, bertara gerturatzen diren bezeroek bi pertsonentzako bidai baten zozketan parte hartuko dute, Bidasoak bigarren itzulian etxetik kanpo jokatzen duen neurketa batez goza dezaten. Zozketa martxoko lehen asteburuan eginen dutela aurreratu dute klubetik, Bidasoa eta Barçaren arteko neurketa ospatuko den asteburuan hain zuzen ere, behin EHFko Multzo Fasea bukatuta. Bidaiaren asteburua talde irundarraren behin betiko egutegia ezagutzean aukeratuko dute.
Momentuz, San Juan plaza, Urdanibia plaza, Mendibil eta Arbes inguruko tabernak batu dira ekimen honetara. Hala ere, taberna berri gehiagok parte hartu nahi badute, Denok Bat elkartearekin harremanetan jartzen ahal dira edo cdbidasoa@cdbidasoa.eus helbidean eman dezakete izena, inongo kosturik gabe.
Borja Olazabal Irungo Udaleko kirol zinegotziak adierazi duenez, “Europa Artalekun bakarrik ez geratzea lortu behar dugu, hiri osora zabalduz. Horrelako txapelketa bat Irunen izatea gozatu beharreko luxua da. Zaleek taldearekin egon behar dute eta ekimen hauek hiria girotzen laguntzen dute”.
Gurutz Aginagalde Bidasoako presidenteak, bere aldetik, “denboraldi berri bat normaltasunez hasi ondoren, ostalaritzarekiko harremanari ekin diogu berriro, baita merkatariekiko harremanari ere”, azaldu du. “Formula gehiagotara irekita gaude, eta jakin badakigu batez ere partidu egunetan San Juan plaza ingurua, Luis Mariano eta Zabaltza plaza direla jende gehien erakartzen dutenak, baina ekimena Irungo auzo guztietako tabernetara irekita dago”, gaineratu du.
Lehendakariak “Europan parte hartzea oso zaila da talde gehienentzat, eta ezin dugu normalizatu”, azpimarratu du. Horregatik, “astegun buruzuri bat neurketa europar batek pizten duen ilusioarekin errematatzeko aukera” hor dagoela gogorarazi nahi izan du: “Urte hauetan jokatu dugun hirietan gure taldeak bizi ahal izan du, nola partidu egunetan leihoetan edo saltokietan banderak eta bufandak jartzen dituzten. Goizean goiz lanera edo eskolara joateko etxetik ateratzeko orduan, eguna Artalekun amaituko dugula jakinda, gure Bidasoa Irunekin eta partida Europako txapelketakoa izango dela jakinda, berezia da”.
Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...
Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...