Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
20 Aza, 2023
Bidasoak 31-27 irabazi zion pasa den ortziralean Artalekun Ademar Leon taldeari
Bidasoak denboraldiko bederatzigarren garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean Artalekun. Ademar Leon taldea izan zuen aitzinean eta 31-27ko markagailuarekin irabazi zion, sailkapenean bertze bi puntu batuz eta bigarren postuan kokatuz.
Lehen hamar minutuak hasita, Ademar Leon izan zen aitzinetik jarri zen taldea. Markagailua bere alde jarri zuen eta Bidasoari horri buelta ematea egokitu zitzaion. Emaitza irauli eta etxekoek hartu zuten aurrea neurketa bukaera bitarte. Hala ere, hurbiletik segitu zieten Leongoek. Atsedenaldira 16-15koarekin ailegatu ziren eta bigarren zatian ireki zuten tartea Jacobo Cuetararen mutilek. Lau goleko aldea lortu zuten 40.minutuan eta alde hori mantendu zuten 60 minutuak bukatuta. Azkenik, 31-27ko emaitzarekin bukatu zen partidua eta garaipena Irunen gelditu zen orduan.
Honen ondotik, sailkapeneko bigarren postuan kokaturik jokatuko dute heldu den asteburuko jardunaldia bidasotarrek. Frigoríficos Morrazo taldea bisitatuko dute igande honetan, azaroaren 26an, 17:30ean. Artalekun berriz, abenduaren 2an ariko dira, Bada Huescaren kontra 21:00etan.
(Argazkia: Arrate Morales)
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...