BIDASOA TXAPELDUNORDE  TORRELAVEGAKO TXAPELKETAN
Eskubaloia

BIDASOA TXAPELDUNORDE TORRELAVEGAKO TXAPELKETAN

Finalerdian Nava gainditu zuen (24-18), baina finalean talde irundarrak ezin izan zuen Ademar garaitu (21-22)

Bidasoak Torrelavegako Udalaren XI. Txapelketa jokatu zuen pasa den larunbatean. Finalerdia arrakastarekin bukatu ondotik, Navari 24-18 irabazi baitzion, berdintasun handiko finala jokatu zuen Ademarren kontra. Hala ere, Bidasoaren azken hutsegiteak garaipena eman zien leondarrei, 21-22ko markagailu estuarekin.

Jacobo Cuetararen mutilek ASOBAL Ligarako baliagarria izanen den lagunartekoa jokatu zuten pasa den larunbatean. Torrelavegako Udalaren XI. Txapelketan parte hartu zuten irundarrek, etxekoan, Abanca Ademar Leon eta Viveros Herol Navarekin batera. Finalaurrekoak jokatu zituzten lehendabizi, eta Bidasoak ireki zuen txapelketa Navaren kontrako partiduarekin. Bertan, nagusitasuna erakutsiz zuten bidasotarrek, nahiz eta Segoviakoek ere sendo erantzun zieten. Azkenik, partzial erabakigarriak eginda, Cuetararen taldea pasatu zen finalera 24-18ko markagailua erdietsita.

Finalean, Ademar izan zuen aurkari Bidasoak, Torrelavega garaitu baitzuen bertze finalaurrekoan. Neurketa honetan berdintasuna izan zen nagusia eta leondarrek euren indarra erakutsi zuten kantxan. Lehen zatia 10nako berdinketarekin bukatu zen eta bigarrenean berriz, Leongoak jarri ziren aitzinetik. Hala ere, hurbiletik segitu zien Bidasoak 21-22kora ailegatu arte. Azken segundutan, irundarrek izan zuten berdinketa aukeran, baina ezin izan zuten atean asmatu. Horrela, Ademarrentzat izan zen txapelketaren garaipena eta Bidasoa berriz, txapeldunorde izan zen.

ASOBAL Liga irailaren bigarren asteburuan hasiko da, baina aitzinetik azken lagunartekoa gelditzeko zaio jokatzeko Bidasoari. Oraingo honetan, Pauera joanen dira irundarrak, Billeren kontra lehiatzeko. Neurketa ortzirale honetan izanen da, irailaren 1ean. 

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika