BIDASOA XXI-EK GALDU GABE JARRAITZEN DU

Lautada emakumezkoetan eta Donosti-Hernani gizonezkoetan, ez ziren gai izan Bidasoa XXI-en mailara berdintzeko eta talde irundarrak jipoitu zituen.

Euska, Herria Kopako bigarren jardunaldian, Bidasoa XXI waterpolo taldeek galdu gabe jarraitzen dute; are gehiago, asteburu honetan jokatutako bi neurketak maisutasunez eta alde handiarengatik irabazi zituzten. Oso maila onean hasi dute bi taldeek denboraldia eta emaitzetan argi geratzen ari da, emakumezkoen taldeak 4-20 irabazi zuen Lautada talde arabarra, eta gizonezkoenak, Azken Portuko igerilekuan, Donosti-Hernani Waterpolo taldea 18-5 menderatu zuten.

Emakuezkoen taldeari dagokionez eta emaitza alde handiarekin bukatu bazen ere, Lautadak gogor hasi zuen Arabako herrian jokatu zuten neurketa. Lehen bi laurdenak oso berdinduak joan ziren, 2-4 eta 1-2ko partzialak gauzatu ziren, beti Bidasoa XXI-en alde. Lehen bi laurdenetan defentsako eta erasoko jokoak onak izan ziren, baina jaurtiketetan irundarrak ez ziren fin ibili. Hurrengo bi laurdenetan, ordea, baloia hiru makilen artean bidaltzen jakin dute eta defentsa bikainaren bidetik, markagailuan aldentzen joan ziren. 0-7 eta 1-7ko partzialak erdietsi zutelarik, Borja Furiok zuzentzen duen taldeak azken 4-20koa ezarri zuen.

Emakumezkoek etxetik kanpo jokatu bazuten, gizonezkoak Azken Portuko igerilekuan jokatuko zuten Euskal Herria Kopako bigarren jardunaldia. Donosti-Hernani Waterpolo taldea izan zuten aurkari, eta emakumezkoen antzera, neurketa guztiz dominatu zuten. Norgehiagokaren hastepenetan, Eduardo Cortezen taldeak gol gehiegi barkatu zituen , baina neurketak aurrera egin ahala eta urduritasunak alde batera utzita, golak gauzatzen hasi ziren 18-5ekoa lortu zuten arte.

Datorren asteburuan, gizonezkoen lehiaketak atsedeneko jardunaldia izango duen bitartean, emakumezkoen taldeak Azken Portuko igerilekuan Euskal Herriko Kopako hirugarren jardunaldiari aurre egingo dio. Larunbatean, WP9802 talde iruindarraren aurka arituko dira. 

PORROTARIK GABEKO DENBORALDI HASIERA

C.D. Urgara Txingudi emakumezkoen taldeak 13-10 irabazi zion Sestaori lehia estu baten ondoren 

Lehengo...

DENBORALDIA BUKATZEKO, BRONTZEZKO DOMINA

Bidasoa XXI Waterpoloren nesken taldeak sekulako Espainiako Txapelketa jokatu du Valliranen. Ostiralean abiatu ziren bertara eta jokatu zuten lehen neurketan, Carthago talde murtziarra 10-0...

DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA BIDASOA XXI WATERPOLORENTZAT

Gol batengatik, 8-9, Donosti Waterpolo B-ri nagusitu zitzaion

Paco Yoldiko igerilekuan lortu du Eduardo Cortezek zuzentzen duen taldek denboraldiko lehen...

IARE KARRERA ESPANIAKO SELEKZIOKO TEKNIKARIEKIN ENTRENATZEKO DEITUTA

 Espainiako Federakuntzako teknikariek egingo duten teknifikazio probetan entrenatzeko deitu dute Bidasoa XXI Waterpolo taldeko atezaina den Iare...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika