BIDASOA XXI-EKO GARAZI AZKUE ETA ALAIN ARRETXE GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK

Azkuek lau modalitatetan irabazi zuen eta Arretxek bizkarrez eta krolean

Bidasoa XXIek garaipen handiak lortu ditu Gipuzkoako Txapelketan. Hamasei probetatik hamabitan irabazi zuten Irungo klubeko igerilariek eta taldekako hiru sailkapenak ere eurentzat izan ziren. Nabarmendu ziren igerilariak Garazi Azkue eta Alain Arretxe izan ziren. Azkue lau modalitatetan bilakatu zen Gipuzkoako txapeldun eta Arretxe bitan.

Emakumeen sailkapenean Garazi Azkue nagusitu zen parekorik gabe. Lau probetan garaile izan zen igerilaria, marka onak lortuta. Eider Emazabelek ere bigarren postua lortu zuen tximeleta modalitatean eta hirugarrena bizkarrez eta krolean. Xarma Beraiz bigarren sailkatu zen baita ere bizkarrez eta bularrez, hirugarren izan zen. Azkue, Emazabel eta Beraiz, Clara Lopez-Quintana eta Marina Goñirekin batera, bi errelebotan nagusitu ziren.

Gizonen txapelketan berriz, 2011n jaiotakoen artean, Alain Arretxek irabazi zuen bizkarrez eta krolean. Honez gain, hirugarren izan zen tximeleta modalitatean. Proba honetan Jon Txapartegi nagusitu zen. Harriet Iraolak ere hirugarren postua eskuratu zuen bizkarrez eta Luken Simal ere hirugarren sailkatu zen bularrez. 2012. urtean jaiotakoen artean berriz, Gotzon Ausanek irabazi zuen bularrez, bigarren izan zen krolean eta hirugarren bizkarrez. Koldo Navarro ere hirugarren izan zen tximeleta modalitatean. Gainera, erreleboka ere, bertze bi garaipen lortu zituzten Bidasoa XXIeko igerilariek. Alain Arretxek, Jon Txapartegik, Ohian Escamendik eta Koldo Navarrok osatutako taldeak 4x50L proban irabazi zuen. Estiloen erreleboan ere, Koldo Navarroren ordez Gotzon Ausan sartu zen eta hauek ere garaipena eskuratu zuten. 

BIDASOA XXI-EKO IGERILARIEK 36 TITULU ESKURATU DITUZTE UDAKO LEHEN HITZORDUAN

Bidasotarren artean bi igerilarik lortu dute irabaztea parte hartu duten lau probetan, Eider Emazabelek eta Oihan Cabanesek

Bidasoa XXI-eko...

ALEBIN MAILAKO IGERILARIAK OÑATIN IZANEN DIRA PROBINTZIA ARTEKO LEHEN HITZORDUAN

Hiru hitzordu izanen dituzte guztira Oñatin Bidasoa XXIeko igerilariak eta lehena larunbat honetan izanen da

Oñatin eginen da asteburu honetan...

HAMAZAZPI GARAIPEN ESKURATU ZITUZTEN BIDASOTARREK GIF TROFEOAN

Jon Goñez izan zen Bidasoa XXI-eko igerilaririk azpimarragarriena lau probetan irabazita

Gif Trofeoan parte hartu zuten pasa den asteburuan Bidasoa...

BIDASOA XXI-EKO GARAZI AZKUE ETA ALAIN ARRETXE GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK

Azkuek lau modalitatetan irabazi zuen eta Arretxek bizkarrez eta krolean

Bidasoa XXIek garaipen handiak lortu ditu Gipuzkoako Txapelketan. Hamasei...

AMAIA CENDOYAK ETA ION MUGIKAK IRABAZI ZUTEN SAN MARTZIAL TORNEOA

Cendoyaren gibeletik, Ane Hernandez eta June Ilzarbe sailkatu ziren

San Martzial Torneoa ospatu zen pasa den asteburuan eta bertan, Amaia Cendoya...

BIDASOA XXI KLUBAK EUSKAL HERRIKO TXAPELKETAN EMAITZA BIKAINAK LORTU DITU

Taldekako bortz sailkapenetan nagusitu dira irundarrak, eta 52 domina eskuratu dituzte guztira

Bidasoa XXI kluba Euskal Herriko junior eta absolutu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika