BIDASOA XXI-EKO IGERILARIEK 36 TITULU ESKURATU DITUZTE UDAKO LEHEN HITZORDUAN

Bidasotarren artean bi igerilarik lortu dute irabaztea parte hartu duten lau probetan, Eider Emazabelek eta Oihan Cabanesek

Bidasoa XXI-eko igerilariek 36 garaipen lortu dituzte udako lehen hitzorduan. Probintzia arteakoa ospatu zen pasa den asteburuan eta bertan, bidasotarrek nagusitasun osoa erakutsi zuten. Egin ziren proben erdietan Irungo klubeko igerilari bat izan zen irabazlea. Sailkapen orokorrean, ia lau aldiz biderkatu zion bigarren klubari puntuazioan.

Bidasotarren artean bi kirolarik lortu zuten parte hartu zuten lau probetan irabaztea, Eider Emazabelek (200L, 100M, 100B eta 200X) eta Oihan Cabanesek (100E, 400X, 100L eta 400L). Honez gain, bertze bortzek hiru probetan izan ziren garaileak: Maria Yarzabal (100B, 200B eta 400X), Nora Valles (100M, 200M eta 200X), Garazi Azkue (100X, 200E eta 200B), Ekiñe Cabanes (800L, 100L eta 400L) eta Enai Galzacorta (100L, 200L eta 400L). Eider Garcia de Cortazarrek (100E eta 200E) eta Ekain Franciscok (1500L eta 200M) ere bina garaipen eskuratu zituzten. Azkenik, lehen postuan sailkatu ziren ere garaipen bakarrarekin Xarma Beraiz (100E), Pablo Cerro (200M), Ibai Cabrerizo (100B) eta Lucca Creo (200B). Hau guztiaz gain, erreleboetan ere seitik bortz garaipen eskuratu zuen Bidasoa XXI-ek, soilik gizonezkoen 4x100X erreleboak ez zuen irabazi, euren proba baliogabetu zutelako.

Estatuko minimo batzuk ere lortu zituzten bidasotarrek: Ekiñe Cabanasek (100L), Ekain Franciscok (1500L), Enai Galzacortak (100L eta 200L) eta gizonezkoen 4x100L eta 4x100X erreleboetan, baita emakumeen 4x100X erreleboan eta mistoen 4x100X erreleboan ere. Honez gain, gizonezkoen 4x200L erreleboak euren mailako klubeko errekorra lortu zuten. 

BIDASOA XXI-EKO IGERILARIEK 36 TITULU ESKURATU DITUZTE UDAKO LEHEN HITZORDUAN

Bidasotarren artean bi igerilarik lortu dute irabaztea parte hartu duten lau probetan, Eider Emazabelek eta Oihan Cabanesek

Bidasoa XXI-eko...

ALEBIN MAILAKO IGERILARIAK OÑATIN IZANEN DIRA PROBINTZIA ARTEKO LEHEN HITZORDUAN

Hiru hitzordu izanen dituzte guztira Oñatin Bidasoa XXIeko igerilariak eta lehena larunbat honetan izanen da

Oñatin eginen da asteburu honetan...

HAMAZAZPI GARAIPEN ESKURATU ZITUZTEN BIDASOTARREK GIF TROFEOAN

Jon Goñez izan zen Bidasoa XXI-eko igerilaririk azpimarragarriena lau probetan irabazita

Gif Trofeoan parte hartu zuten pasa den asteburuan Bidasoa...

BIDASOA XXI-EKO GARAZI AZKUE ETA ALAIN ARRETXE GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK

Azkuek lau modalitatetan irabazi zuen eta Arretxek bizkarrez eta krolean

Bidasoa XXIek garaipen handiak lortu ditu Gipuzkoako Txapelketan. Hamasei...

AMAIA CENDOYAK ETA ION MUGIKAK IRABAZI ZUTEN SAN MARTZIAL TORNEOA

Cendoyaren gibeletik, Ane Hernandez eta June Ilzarbe sailkatu ziren

San Martzial Torneoa ospatu zen pasa den asteburuan eta bertan, Amaia Cendoya...

BIDASOA XXI KLUBAK EUSKAL HERRIKO TXAPELKETAN EMAITZA BIKAINAK LORTU DITU

Taldekako bortz sailkapenetan nagusitu dira irundarrak, eta 52 domina eskuratu dituzte guztira

Bidasoa XXI kluba Euskal Herriko junior eta absolutu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika